Logotipo Alokabide

Euskadi.eusen logotipoa

etxebizitza eraikin bateko argazkia

Laburpena
Kudeaketa
Memoria
2023

Scroll

01
Alokabide

Eusko Jaurlaritzaren mendeko sozietate publikoa gara, alokairu politikaren bidez etxebizitzaren funtzio soziala garatzeko.


Eginkizuna: zertarako gaude

Arrazoizko alokairuaren bitartez (errentamendua eta prestazioak) behar duten kolektiboen etxebizitza beharrak asetzen direla bermatzeko zerbitzuak ematea; ildo horretatik, berrikuntzaren bidez bizigarritasun, bizikidetza, jasangarritasun eta digitalizazioaren baldintzak hobetzen dira eta Etxebizitzaren Gida Planeko helburuei erantzuten zaie.

Eginkizuna: norantz goaz

EAEn funtsezko eragile izatea etxebizitzaren politika publikoa garatu eta egikaritzeko. Etxebizitzaren Gida Plana betetzen lagunduko du, produktuen eta zerbitzuen zorro egokia egonkortu ondoren, Europa-mailan erreferentzia bihurtzeko.

Balioak: nola egiten dugu lan

Etxebizitzaren Gida Planak jarduteko balio eta printzipio zehatzak definitzen ditu, eta Alokabidek bere egiten ditu. Hona hemen horiek:

Pertsonak

  • Pertsonak erreferentzia estrategiko gisa
  • Alokairu-kultura eta gizartearen bizimodu berriak
  • Aniztasuna eta tolerantzia
  • Energia-pobreziaren aurkako borroka
  • Finantzaketa nahikoa
  • Fiskalitate progresiboa
  • Ingurumen-kontzientziazioa

Parke Eraikia

  • Birgaitze integralaren kultura
  • Kalitatea, berrikuntza eta jasangarritasuna
  • Irisgarritasun unibertsala eta bizigarritasuna
  • Industrializazioa eta digitalizazioa
  • Enpleguaren kalitatea eta lanbide-prestakuntza

Gobernantza

  • Inbertsioa etxebizitza babestuan
  • Zerbitzu publikoa eta lidergoa
  • Administrazio-sinplifikazioa eta -arintasuna
  • Gardentasuna, partaidetza eta etengabeko ebaluazioa
  • Lankidetza publiko-pribatua
  • Genero-ikuspegia

2023ko Mugarri Nausiak

  • Bizigune Programan 7.300 etxebizitza.
  • Bizikidetzarako Bitartekaritza Zerbitzua ezartzea.
  • Zuzkidura-bizitokiko eraikinetan atezaintzaren, espazio komunen kudeaketaren, lagatzaileen arretaren eta oinarrizko mantentze-lanen zerbitzua egonkortzea.
  • Parke propioko lehenengo etxebizitza-sustapenen erosketak finantzatzeko sinatu zen banku-zorra aurrerapenez kitatzea.
  • Lehenengo Europako proiektua Alokabideren partaidetzarekin: Happening
aita eta alaba oinez

Gure estrategia

2021-2024 aldirako Plan Estrategikoa dugu, 2021-2023 aldirako Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzaren Gida Planarekin eta 2021-2036 aldirako Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialarekin lerrokatuta.

2023ko abenduan ardatz bakoitzaren betetze-maila honako hau da:

1. ardatza

%81 Euskadin arrazoizko alokairua sustatzea

2. ardatza

%90 Bizitegi-eraikinen parkean jarduketak

3. ardatza

%89,25 Gobernantza-sistemak eta koordinazioa

02
Gizarte-konpromisoak

ama eta alaba logela baten


  • Gobernu arduratsua, barne-kontrola eta gardentasuna
  • Ingurumena zaintzea
  • Datuak Babesteko Europako Araudia
  • Kapitalak zuritzearen prebentzioa eta delitu penalen detekzioa
  • Gazteak laneratzen laguntzeko
  • Berdintasuna laguntzea
  • Euskararen normalizaziorako kudeaketa eta erabilera
  • Tokiko erkidegoan egindako inbertsioak
  • Proiektu solidarioetan lankidetzan aritzea

Kanpo-ekintza

Alokabidek gidatutako proiektuak

  • Egoitza-bazterketa Larriaren aurkako II. Euskal Estrategia
  • Inklusiorako V. Euskal Plana, 2023-2026
  • BIKIA: Euskal alokairu publikoa eraginkortasun handiagoz kudeatzeko biki digitala
  • HAPPENING: proiektu pilotua Europako hiru kokagunetan (Euskadi, Italia eta Austria), zeinetan ingurumenaren eta energia-efizientziaren ikuspegitik etxeko ur beroa eta berokuntza sortzeko bero-ponpa deszentralizatuaren onurak testatu eta frogatu nahi diren.

Alokabideko langileek irakasle gisa parte hartu dute honako hauetan:

  • Etxebizitza Publikoko 3. Masterra 2023
  • Finka-administrazioetako kolektiboarekin prestakuntza-jardunaldiak
  • Arartekoaren Udako Ikastaroak
  • EHUko udako ikastaroa

Azoka, foro eta kongresuetan ere aktiboki parte hartu dugu.

03
Bezeroak

Gure bezeroen tipologia askotarikoa da:



  • Alokairuko etxebizitzen adjudikaziodunak
  • Alokairuko etxebizitzen maizterrak
  • Alokairu sozialerako etxebizitzak lagatzen dituzten jabeak (Bizigune eta ASAP programaren bidez)
  • Etxebizitzak lagatzen dizkiegun erakundeak eta instituzioak
  • Udalak, Eusko Jaurlaritza eta beste erakunde batzuk beren etxebizitzen parkea kudeatzeko
  • Alokairurako etxebizitzak lagatzen dizkiguten finantza-erakundeak
  • Maizterren komunitatea
  • Etxebizitza librearen alokairurako laguntzak eskatzen dituzten gazteak (Gaztelagun Programa)
  • Etxebizitza libreetako maizterrak, qpandemiaren ondorioz egoera ekonomiko zaila dutelako, alokairurako laguntzaren onuradun izan direnak (alokairu librerako laguntzak)
  • Eta, oro har... herritar guztiak
telefono bidezko atentziorako ikonoa

Telefono bidezko
zerbitzua

aurrez aurreko arretarako ikonoa

Aurrez aurreko arretarako
bulegoak

erakundearen webgunerako ikonoa

Erakundearen
webgunea

posta elektronikorako ikonoa

Korporazioko
posta elektronikoak

web formulariorako ikonoa

Harremanetarako
web formularioa

smstarako ikonoa

SMS mezuak
sakelako telefonoetara

chatbotetarako ikonoa

Chatbota

beste batzuk errpresentatzeko ikonoa

Arretarako beste eremu batzuekiko koordinazioa:
KzGunea, Kontsumobide,
Zuzenean, Arartekoa...

46.683

Jasotako
mezu elektronikoak

43.015

Bidalitako
mezu elektronikoak

665

Web formularioaren
bidezko kontsultak

704

Chatbotarekin
izandako interakzioak

230.095

Gure webgunera
bisitak

55.025

Bidalitako SMSak

137.106

Jasotako deiak

25.008

Aurrez aurreko
arreta-kudeaketak

46.683

Jasotako
mezu elektronikoak

43.015

Bidalitako
mezu elektronikoak

665

Web formularioaren
bidezko kontsultak

704

Chatbotarekin
izandako interakzioak

230.095

Gure webgunera
bisitak

55.025

Bidalitako SMSak

137.106

Jasotako deiak

25.008

Aurrez aurreko
arreta-kudeaketak



Bezeroen asebetetze-datuak:



Telefono-zerbitzuaren bidez:

telefono ikonoa

5etik 4,8
Jasotako arretaren
inguruko asebetetzea

5etik 4,5
Kudeaketaren ebazpenaren
inguruko asebetetzea

Artatutako deien %14k erantzundako ausazko inkestak.

Harrerak zerbitzuaren bidez:

harrera zerbitzurako ikonoa

5etik 4,8
Harrera

5etik 4,7
Jasotako
informazioa

5etik 4,5
Asebetetze
orakorra

Neurketa horiek egin ostean, horien ondoriozko ekintzak eta proiektuak landu dira, betiere esperientzia hobetzera bideratuta.




04
Pertsonak

ama eta alaba etxeko egongelan


Giza taldea

149 personaz osatutako taldea dugu, 6 arlo funtzionaletan banatuta.

organigrama Alokabide

05
Gure Jarduera



Proiektu teknikoak eta birgaitzea

gizonezkoa haurrekin
×

Proiektu teknikoak

2023 ekitaldian berrikusi diren proiektuen kopurua, eta horien etxebizitza baliokidea, honako hau izan da:

Eraikuntza berriko aktiboak.
Kontzeptua Alokairu Gobierno Vasco VISESA
Proiektuak 1 1 7
Etxebizitzak 6 19 705
×

Birgaitzea

2023ari begira, nabarmen aurreratu ditugu Ortuellako sustapen baten birgaitze integraleko obrak;, 8 etxebizitzako eraikina da, eta 684.452,55 euroko aurrekontua du.

Aldi berean, 2023an, Amurrioko beste sustapen bateko birgaitze integralerako obra-lizentzia eskatu dugu, 3 bloketan banatutako 21 etxebizitzatarako, eta 2.891.088,22 euroko inbertsioa aurreikusten da horretarako.

Ortuellako sustapeneko argazkia


Higiezinen aktiboak

gizonekoa eserita pentsatzen bezala

2023an zehar, 3 sustapen jarri ditugu abian eta eman ditugu, eta, ondorioz, 95 etxebizitza sartu ditugu Alokabidek kudeatzen duen parkean.

Abian jarritako sustapenak.
Parkea Sustatzailea Lurralde Historikoa Deskribapena Kopurua Emate data erreala A energia-kalifikazioa
ALO VISESA Gipuzkoa Azkoitia 14 14 2023/01/16 A
ALO Terceros Araba/Álava Castilla 11 11 2023/01/31 D
ALO VISESA Gipuzkoa Arrasate 70 70 2023/09/28 A
Guztira       95    

Alokabideren, Jaurlaritzaren, Hirugarrenen Parkearen (kudeatzeko babes publikoko etxebizitzak lagatzen dizkiguten udalak) eta Bizigune eta ASAP programen bidez sartutako etxebizitzen guztizko kopurua honako hauek dira:

Etxebizitza kopurua, guztira.
Mota ARABA/ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA Guztira
Bizigune 859 4.529 1.998 7.376
Alokabide 2.878 827 1.043 4.748
Jaularitza 601 2.078 1.211 3.890
Hirugarrenak 0 12 99 111
ASAP 16 56 40 112
GUZTIRA 4.354 7.502 4.381 16.237

Eremu komunetako/eraikinetako prebentzio-jarduerak

510 prebentzio-jarduera egin dira (kanpoko-legezkoak 193 eta barneko-borondatezkoak 317), 952.792,48 euroko gastuarekin.

Prebentzio jarduerak lurraldeka.
Mota ARABA/ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA Guztira
Kanpoko prebentiboa 86 37 70 193
Barneko prebentiboa 96 126 95 317
GUZTIRA 182 163 165 510

Eremu komunetako/eraikinetako jarduera zuzentzaileak

1.130 jarduera zuzentzaileri erantzun zaie, 895.036 euroko gastuarekin.

Jarduera zuzentzaileak lurraldeka.
Lurralde ARABA/ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA Guztura
GUZTIRA ZUZENTZAILEA 426 448 256 1.130

Eremu komunen/eraikinen harreman Zuzentzailea/Prebentiboa

Alokabideren Mantentze Planaren helburua prebentiboan gero eta gehiago inbertitzea da eta zuzentzailean gero eta gutxiago, , bi kontzeptuen batuketa urtero aurrekoa baino txikiagoa izan dadin.

Mantentze-lan prebentiboaren eta zuzentzailearen arteko erlazioa, lurraldeka.
Mota ARABA/ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA Guztira
Gastuak ZUZENTZAILEA 383.317,94€ 209.410,48€ 299.698,44€ 892.426,80€
Gastuak KANPOKO PREBENTIBOA 300.611,86€ 332.556,95€ 286.777,71€ 919.946,52€
Gastuak BARNEKO PREBENTIBOA 12.537,22€ 11.975,94€ 8.332,80€ 32.845,96€
GUZTIRA 696.467,02€ 553.943,37€ 594.808,95€ 1.845.219,34€
ZUZENTZAILEA / PREBENTIBOA ratioa 1,22€ 0,61€ 1,02€ 0,94€

2023an artatutako gorabehera teknikoak
24.990

2023an prestatutako etxebizitzak
826

2023an kudeatutako txosten teknikoak
1.602 txosten tekniko

Komunitateen kudeaketa

emakume bat etxeko konponketak egiten
×

Komunitateak eta Finka-Administratzaileak

2023an, auzokideen 680 komunitate kudeatu ditugu, 349 etxebizitza-sustapenetan sartuta eta Euskadiko hiru lurraldeetan banatuta.

Harremanetan gaude eta 213 finka-administraziorekin ere izan dugu harremana.

×

Sistema zentralizatua eta autokudeaketa

349 sustapenetatik, 110 sustapenek ur bero sanitarioko sistema zentralizatua eta berokuntza zentrala dute. 110 sustapen horietatik (5.464 etxebizitza), 26 sustapen (1.826 etxebiziza) AUGE energia autokudeatzeko sistemaren bidez kudeatzen dira.

Etxebizitza mobilizatzea

ama eta alaba kirol ariketak egiten etxean
×

BIZIGUNE Programa

Bizigune Etxebizitza Hutsen programaren bidez, Alokabidek alokairu babestuaren merkatuan sartzen ditu etxebizitzak, hutsik dauden etxebizitza horiei guztiei erabilera soziala emateko eta Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan izena emanda dauden pertsonei eta familiei sarbidea errazteko.

Kudeatutako etxebizitza kopuruak gora egin du; aurten 433 gozamen-kontratu berri formalizatu dira.

7.376 kudeatutako etxebizitzak

2023an kontratua iraungi zitzaien etxebizitzen jabe diren pertsonen edo familien %82,92k 6 urterako berritu dute.

×

ASAP Programa

ASAP programak (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa - Alquiler seguro a precio Razonable) helburu nagusitzat du titulartasun pribatuko etxebizitza hutsak maizterrentzako arrazoizko prezioan alokairuaren merkatuan sartzea.

ASAP esku-hartze programako Agente Laguntzailea den aldetik, Alokabidek

112 etxebizitza kudeatzen ditu

×

Etxebizitza sartzeko hitzarmenak eta lankidetza-hitzarmenak

Alokabidek hainbat hitzarmen eta akordio ditu udalen eta beste erakunde batzuen lankidetza eta etxebizitzen lagapena kudeatzeko. Horien bidez, etxebizitza hutsen programen kudeaketa indartu eta hobetzen da udalerrietan, eta, gainera, udalerri horietako etxebizitza hutsak mobilizatzen laguntzen du.

Onarpen Hitzarmenak udalekin eta beste erakunde batzuekin 15
Lankidetza Hitzarmenak BOE 1
Hirugarrenen parkea 6
Lankidetza Akordioak 46

Errentamendu soziala







emakume bat bere etxean

1.567 etxebizitza adjudikatu dira

970 kontratu sinatu dira (%61,90)

Bestalde, etxebizitzaren funtzio soziala garatuz eta babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritako xedapen arauemailearen arabera, 2023an zuzeneko 110 etxebizitza-adjudikazio gauzatu ditugu.

2023an 148 bizitegi-baliabideren kudeaketan parte hartu dugu, gehienbat Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek bultzatu dituzten lagapenetara bideratuak.

Lagapenak erakundeka
Erakundea Etxebizitza kopurua
Udalak 24
Aldundiak 22
Justizia EJ 3
Erakundeak 99
GUZTIRA 148

Errealitatea da 2023an zordunen kasuak areagotzen jarraitu direla. Horren ondorioz, berriz ere finantza-ahalegin handia egin behar izan dugu, eta, are garrantzitsuagoa, maizterrekin komunikazio-kanalak indartu behar izan ditugu, beren finantza-zailtasunak azaltze aldera gune bat prestatzeko, balizko konponbideak aztertzeko eta erabakiak modu informatuan hartzeko, betiere epe luzera kontratu-harremana arriskuak jarri gabe etxebizitzaren jasangarritasuna ahalbidetzeko.

402 Onetsitako errenta bereziak.

1.186 Sinatutako ordainketa-akordioak.

3.995 Kudeatutako zordunen kasuak.

2023an, birkokatzeko 780 eskaera kudeatu ditugu, eta, horietatik, izapidetutako erdia baino gehiago gauzatu dira.

BIRKOKAPEN-ESKAERAK LURRALDEAREN ARABERA
BIRKOKAPEN-ESKAERAK LURRALDEAREN ARABERA ARABA/ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA GUZTIRA
GUZTIRA 180 419 181 780

2023an zehar banakako laguntza eta esku-hartzea behar izan duten kasu gehiago izan ditugu, eta horrek adierazten digu gizartearen multzoan hautematen ari garen aldaketen paraleloko bilakaera gertatzen ari dela.

256 Kudeatutako gizarte-laguntzaren kasuak.

1.148 Kudeatutako bizikidetza-gorabeheren kasuak.

85 Bizikidetza-unitateak hezkuntza-zerbitzuarekin.

6 Sustapen berriak entregatzean laguntzeko heziketa-proiektuak.

6 Gatazkak dituzten sustapenetan esku hartzeko heziketa-proiektuak.

19 Gatazkak izateko arriskua duten sustapenen diagnostikoa eta zuzeneko esku-hartzeak.

10 Elementu komunak betetzearen egoeretan esku-hartzea.

300 Komunitateko erreklamazioetan zuzenean esku hartzea eta eustea.

2023an, Alokabidek kudeatutako parkeen alokairuko 968 kontratu azkendu dira. Horietatik, 572 berritu dira, 102 kudeatzen ari dira, 49 bajan eman dira eta 245ek kontratu berria sinatu dute beste etxebizitza batean.

Bestalde, kontratuen 1.467 baja kudeatu dira, eta horietatik 464 azkendu baino lehenago eman dira; gehien errepikatu diren arrazoiak izan dira etxebizitzaz aldatzea, maizterren heriotza edo araudiak ezarritako sarrerak gainditzea.

Etxebizitzak alokatzeko laguntzak

landare bat konpontzen dagoen emakumea
×

Gaztelagun programa

2023. urtean Gaztelagun Programa egonkortu da. Bestalde, Gaztelagun programa behin betiko konfiguratzeaz gain, garrantzitsua izan da etxebizitzako prestazio ekonomikoaren gehieneko zenbatekoa 275 eurotik 300 eurora handitu izana. Horri esker, 2023an izandako eskaerak, 2022. urtearekin alderatuta, %2 igo dira, guztira 5.666 izan arte.

Gaztelagun eskaerak lurraldeka.
2023 Araba/Álava Bizkaia Gipuzkoa GUZTIRA OROKORRA
Egindako eskaerak 963 3.092 1.611 5.666
Aldekoak 396 1.360 679 2.435

Kudeatutako espedienteen bolumena etengabe areagotu denez, 2023 ekitaldiaren amaieran laguntza jasotzen ari diren espedienteen kopurua 6.346 da, eta 2022. urtearekin alderatuz %63 igo dira eskaera aktiboak.

Espediente-kopuru hori, aintzat hartuta jatorrizko hartzailea zein bizikidetza-unitateko kideak, guztira onura jaso duten pertsonetara itzulita, 7.526 dira.

2023an Gaztelagun programaren esparruan guztira 18.311.030,74 euro jarri dira, 2022an ordaindutako zenbatekoa baino %108 gehiago.

×

Alokairu librerako laguntzen programa (COVID-19). 2021eko deialdia.

2023an, osasun-krisiak eragindako ekonomia- eta gizarte-kalteberatasun egoerei aurre egiteko ezarri ziren alokairurako laguntzen 2021eko deialdia kudeatzen jarraitu da. Hala, 2022. urtean egindako ordainketak emandako helbururako erabili direla egiaztatu da: etxebizitzaren errenta ordaintzea edo hipoteka-maileguan zati batean edo oso-osorik kitatzea.

Zehazki, urtearen amaieran, oso egoera kalteberan zeuden pertsonentzako programa osagarriaren barruan, 315 espedienteri ordainagiriak erreklamatzeko azken fasea hasi zen. Izapideak 2024ko lehen seihilekoan amaitzea espero da.

×

Etxebizitzako prestazio ekonomikoa

2023. urtean alokairurako zerbitzu eta laguntzen sistema berrantolatu eta garatu da; urtean laguntza ematen die 30.000 euskal etxebizitza ingururi, egungo EPO eta EPE-en bidez, baita Etxebizitza bat okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko urriaren 10eko 147/2023 Dekretua argitaratzearen bidez. Dekretu horrek laguntzak EPE horretara nola aldatu ezartzen du, baita laguntza hori nola kudeatu eta Alokabidek kudeatzean nola parte-hartu behar duen zehaztu ere.

Barne-euskarrirako zerbitzuak

gizona eserita kontuak egiten

Alokabideko kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren prozesuan politika eta estrategia babesteko baliabide ekonomiko-finantzarioen erabilera eta errendimendua optimizatzen jarraitu da, betiere indarreko legediari erreparatuta eta behar bezala kontrolatzeko nahiz erabakiak hartzeko informazio operatibo eta zehatza erraztuta.

Aurten ere, beharren kontrola eta justifikazioa zaindu dugu, jardueraren igoerarekin bat eta Etxebizitzaren Gida Planaren helburuak betez. Inbertsio handiagoa egin dugu barneko informazioaren eta sozializazioaren teknologietan, zeinek egiten ditugun erosketa guztietan kontratuetarako araudi publikoa zorrozki betetzen dela errazten duten.

14 kontratu txiki 2023an zehar, 13 zerbitzuzkoak eta 1 hornidurazkoa

12 lizitazio 2023an zehar, guztiak zerbitzuzkoak.

Aginte-taula Integral (ATI) berria ezarri da POWER BIn, adierazleen jarraipena hobeto egin ahal izateko.

Era berean, kanpoko auditoretzak gainditu ditugu, eta kudeaketa-sistemetako ISO 9001 (Kalitatea) eta ISO 14001 (Ingurumena) arauetan oinarritutako ziurtagiriak mantendu dira..

Gure informazioaren teknologia-zerbitzu guztiak EJIErantz elkartzeko prozesuari eusten diogu.

Gure funtsezko informazio-sistemei agokienez, hala nola Navision (ERP) eta Salesforce (CRM), funtzionaltasuna hedatzen jarraitu dugu, Alokabideren behar espezifikoak asetzeko, eskaintzen dugun zerbitzuaren kalitatea hobetze aldera.

Horretaz gain, Alokabiden esku hartzen dugu modu aktiboan elkarreragingarritasunaren esparruaren barneko hainbat ekimenetan, eragindako prozesuak optimizatzeko eta zerbitzuak funtzionatzeko beharrezko informazioa trukatzea azkartzeko xedearekin.

Langileek urtean ibilitako kilometroen kopurua konstante mantendu bada ere ibilgailuen flotan erregai tradizionaletatik hibrido entxufagarrietarako trantsizioa egiteak % 6,5eko murrizketa ekarri du erregaien urteko kontsumoan. Ildo horretan bertan, 2023. urtean zehar enpresarentzat garraio jasangarritasuneko Mugikortasun Planerako oinarriak ezarri dira.

Era berean, kontratuen hausteak, legez kontrakoak egitea eta kudeatutako etxebizitza-parke publikoa bidegabe betetzea erreklamatzeko jarduera judizialari ekin diogu. Jarduera-arlo horrek eragin argi eta argia du justizia sozialerako printzipioan; izan ere, ordena publikoa mantentzea bilatzen duten arauak esplizitu egiten ditu, eta herritarren segurtasuna bermatzen du.

Jarduera juridikoa lurraldeka
Kontzeptua Araba/Álava Bizkaia Gipuzkoa GUZTIRA
2023. URTEAN ETXEBIZITZA-PARKEEK JARRITAKO UZTARAZPEN-SALAKETAK 19 41 20 80
Jarduera juridikoa lurraldeka
Kontzeptua Araba/Álava Bizkaia Gipuzkoa GUZTIRA
2023. URTEAN EGINDAKO SUSTAPENAK
(2023. urtean eta aurrekoetan hasitako prozedurak)
21 18 11 50

06
Berrikuntza

Alokabizi zerbitzu publiko gisa alokairu sozialeko etxebizitza babestuaren eredu berrirantz bideratutako esparrua da. Ikuspegi berritzailea, jasangarria eta balio soziala sortzen duena aplikatzen duen alokairu sozialeko etxebizitza babestuko parkearen etorkizunerako ikuskera.

emakume bat bere etxean