alokabizi digitala
Parkearen kudeaketa aurreratua eta gardena egiteko plataforma, erabiltzerakoan eta mantentzerakoan erabakiak hartzea optimizatzeko
Parkea digitalizatuz gero, batetik, zaurgarritasun energetikoa prebenituko litzateke eta, bestetik, erantzunkidetasuna areagotu:
energiaren fakturak ez ordaintzearen eragin ekonomikoa minimizatzea familietan eta eraikinetan
familiak trebatzea eta familiei lagun egitea etxeetako energia modu eraginkorrago eta erantzuleagoan kudeatzeko
Garapen
jasangarrirako
helburuak
Parke digitalaren eredua
01 | alokabiziren eredu fisikoa
Biki digitala: BIKIA
Eraikinaren modelo digital bat denbora errealean, arrisku-egoerak gertatu aurretik simulatzeko, aurrea hartzeko eta zuzentzeko.
02 | alokabiziren eredu fisikoa
Etxebizitzak birgaitzeko irtenbideen simulagailua
Tresna xume horrek datuak sartzea ahalbidetzen du eta emaitzak azkar eskaintzen ditu Zero Planeko irtenbideen katalogoan aurreikusitako birgaitze-aukerak alderatzeko.
03 | alokabiziren eredu fisikoa
Energia-efizientziako kita
Energia-aholkularitza duen teknologia, hala nola energia-kontsumoa murrizteko aldaketa-palankak, jasangarritasuna hobetu eta arrakala digitala murrizteko.
Tresnak eta/edo praktikak
Auto Kudeaketa Energetikoa (AUGE+)
Teknologiaren aldeko apustua, erabiltzaileak berak kontrolatzeko kontsumoak (berogailua, EUB, argindarra, ura eta interneta).
BIM soziala
Parkearen 3D digitalizaziorako tresna; eraginkortasun handiagoa dakar eraikinen osoko kudeaketan, bizitza baliagarriko ziklo osoan.
BMS soziala
Sentsorizaziorako tresna, parkeko eraikinen eta etxebizitzen informazioa hautemateko.
Eraikinaren liburu digitala
Eraikinaren datuen gordailu digitala; eraikinaren pasaportean doa (alokaPASS) eta alokairu sozialeko etxebizitza babestuen parkearen bizi-zikloaren kudeaketa eraginkorra ahalbidetzen du.
LORA sarea
Parkeko alokairu sozialeko etxebizitza babestu bakoitzaren biki digitala (BIKIA) Alokabiderekin konektatzen duten haririk gabeko soluzioak.