Jabetza-eskubidea eta jabetza intelektuala
Marka, merkataritza-izen edo zeinu bereizgarri eta eduki guztiak, bai eta jabetza industrial eta intelektualerako eskubide guztiak edota webgune honetan sartutako bestelako edozein elementu ere, ALOKABIDE SAren edota hirugarrenen jabetza esklusiboa direla onartzen du erabiltzaileak, eta hirugarren horiek trafiko ekonomikoan bakarrik erabil ditzakete aipatu elementuak.
Web orrialdera sartzeak ez dakar, inola ere, aipatu eskubideen ukapena, transmisioa, lizentzia edo lagapena egitea, ez osoa, ez zati batean, berariaz aurkakoa adierazi ezean.
ALOKABIDE SA da bere webguneko diseinu grafikoa osatzen duten elementuen, menuen, HTML kodearen, testuen, marken, logotipoen, kolore-konbinaketaren, botoien, irudien, grafikoen eta webguneko bestelako edozein edukiren titularra; baita edukien egituraren, hautaketaren, antolaketaren eta aurkezpenaren titularra izan ere, edo, bestela, aipatu elementuak erabiltzeko baimena dauka.
Hortaz, webgune hau, horren edukiak eta zerbitzuak arduraz eta behar bezala erabiltzeko betebeharra dauka erabiltzaileak, legearekin, erabilera eta ohitura onekin, ordena publikoarekin, fede onarekin eta erabilera-baldintza orokor hauekin bat eginez, ALOKABIDE SAri dagokion jabetza intelektualerako eskubideak zehatz-mehatz errespetatuz.
Erabiltzaileari berariaz debekatzen zaio xede bidegabeetarako, debekatutako xedeetarako, hirugarrenen eskubideak kaltetu ditzaketen xedeetarako edo, modua edozein izanda ere, ALOKABIDEREN marka, irudia edo ospea kaltetu dezaketen xedeetarako erabiltzea webgunea.
ALOKABIDE SAk baldintza aplikagarri hauen mendeko edozein betebehar ez betetzeagatik jasan ditzakeen edozein motatako kalteen aurrean erantzungo du erabiltzaileak. ALOKABIDE SAk erreserbatuta dauka bere eskubideen defentsarako egokiak diren legezko egintzen erabilera.
ALOKABIDE SArena ez den web orrialde batetik www.alokabide.euskadi.eus webgunerako "hiperesteka" egin nahi duten edo egiten duten pertsonek zein entitateek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
www.alokabide.euskadi.eus webgunean argitaratutako zerbitzuak eta edukiak partekatzeko baimena ematen die ALOKABIDE SAk erabiltzaileei. Hala ere, erabiltzaileak nahitaez aipatu beharko du iturria, eta partekatu nahi duen Alokabideren URLrako esteka jarri beharko du.
Ez da www.alokabide.euskadi.eus webguneari edo bertan jasotako zerbitzuei edo edukiei buruzko adierazpen faltsu, oker edo akastunik sartuko.
"Hiperesteka" ezartzeak ez dakar ALOKABIDE SAren eta "hiperesteka" egin duen web orrialdearen edo atariaren artean harremanik egotea, ezta ALOKABIDE SAk aipatu atarian ematen diren zerbitzuak eta edukiak ezagutzea eta onartzea ere.
ALOKABIDE SA ez da erantzule egingo "hiperesteka" egin duen web orrialdean edo atarian jendearen eskura jarri diren edukien edo zerbitzuen aurrean, ezta horietan sartutako informazioen eta adierazpenen aurrean ere.
www.alokabide.euskadi.eus webgunean argitaratutako zerbitzu eta edukietatik eskuratutako bertsio eratorriei hedatzen zaizkie hemen azaldu diren berrerabilpen-baldintzak.