Hutsik dauden etxebizitzak, pribatuak eta publikoak mobilizatzea bultzatzen dugu, alokairuaren parkea handitzeko apustu gisa, etxebizitzaren funtzio sozialari erantzuteko.

Fida zaitez Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dizkizun segurtasunaz eta bermeez, eta utzi zure etxebizitza Bizigune programan.
Ezagutu Bizigune
Ziurtatu etekin egonkorra zure inbertsioari, sozialki arduratsuak diren programen bidez.
Ezagutu programak
Lagundu udalerriko etxebizitzak mobilizatzen, etxebizitza eskuratzeko arazoari erantzun eraginkorra emateko.
Ezagutu lankidetzak18 eta 35 urte arteko gazteen emantzipazioan laguntzeko plana, alokairua ordaintzeko zuzeneko laguntzen bidez, independentzia ekonomikoa sustatu eta Euskadin etxebizitzarako sarbidea errazteko.
Eta zure emantzipazioari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, harpidetu eta informazioa jasoko duzu.
Gizarte-alokairuko etxebizitza babestuaren eredu berri baterako esparru estrategikoa, jasangarri, inklusibo eta digitalagoa izan dadin, guztientzako etxebizitza duinerako sarbidea bermatzea xede duena, energia-efizientzia, genero berdintasuna eta irisgarritasun unibertsala sustatuz.

Gizarte-alokairuko etxebizitza babestuaren birgaitze energetikoa eta irisgarritasuna, bizitza-inguru jasangarriagoa sustatzeko.
Ezagutu Zero PlanaBizi-kalitatea hobetzea, ingurumenarekiko ardura hartu eta etorkizuneko belaunaldiekin konpromisoa sustatuz.
Ezagutu Alokabizi jasangarriaParkearen kudeaketa aurreratua eta gardena, erabiltzerakoan eta mantentzerakoan erabakiak hartzea optimizatzeko.
Ezagutu Alokabizi digitalaEtxebizitza, balio soziala sortzeko tokia, ekitatea, integrazioa eta elkarbizitza sustatzen duena.
Ezagutu Alokabizi soziala
Ale berriak etxebizitzen energia-efizientzia hobetzea ahalbidetzen duen Alokabideren ekimen arrakastatsuari buruzko erreportaje zabala argitaratu du
Etxebizitza eta Hirigintza Sailak abenduaren 4an bi orduko jardunaldi teknikoa antolatu du. Eusko Jaurlaritzaren Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko (EKKL) Termika eta Akustika Arloak garatu du, etxebizitzak ikuspegi integraletik birgaitzeko.