Eibarren babes ofizialeko 36 etxebizitza berri dituen sustapena egin da. Etxebizitzak bi ataritan banatuta daude, 8k hiru logela dituzte, eta 28k, berriz, bi. Azken horien artean, mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako bi etxebizitza daude. Etxebizitza guztiek garaje-plaza bat dute, baita berokuntzarako eta ur bero sanitarioa sortzeko sistema elektrikoa ere.
Gaur hasi dira sustapeneko etxebizitzak adjudikaziodunei entregatzen; zehazki, Alokabideren bulegoetan sinatu dituzte lehen kontratuak, eta bertan jaso dituzte adjudikaziodunek etxebizitzetako giltzak.
Energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna ardatz
Eraikina jasangarritasun-irizpideak eta energia-efizientziarako irizpideak kontuan hartuta eraiki da, eta A energia-kalifikazioa lortu du.
Etxebizitzek babes ofizialeko kalifikazioa dute, eta jabetza osoko araubidean sustatutako etxebizitza publikoak dira.
Jarduketa berri honi esker, Eibarrek babes publikoko etxebizitzen eskaintza handitu du, herritarren etxebizitza-premiei erantzuteko.


