Inbertsio bermatua bilatzen baduzu, eskura dituzu etxebizitzako programa publikoak
Eusko Jaurlaritzaren Bizigune edo Alokairu bezalako programak babesleku interesgarriak dira etxebizitza libreetan egiten diren inbertsioen errendimendua eta segurtasuna lortzeko, eta azkenik alokairu publikora bideratzeko. Gainera, Alokabide sozietatearen bitartez kudeaketa integrala eta profesionala eskaini eta bermatzen da.
Garrantzitsua da argitzea etxebizitzak eskuratu, birgaitu edo eraikuntza berri gisa sustatzea bateragarria dela alokairua sustatzeko 2021eko abenduaren 7ko Aginduaren araberako laguntzen eskaerekin https://www.euskadi.eus/sustapen-alokairua/web01-tramitea/eu
Alokabiderekin edo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko erreferentziazko pertsonekin jar zaitezke harremanetan, eta, bertan, zure egoerari eta beharrizan partikularrari buruzko informazioa eta aholkularitza eman ahal izango dizugu.
Bizigune Programaren abantailak
- Aldez aurreko aholkularitza eta informazioa.
- Eskuratze-, birgaitze- edo sustapen-faseetan laguntzea.
- Kasu bakoitzerako egokia den epe ertain edo luzeko kontratu-harremanak, kontraprestazio ekonomikoa hilero kobratuko dela bermatuta.
- Alokabide sozietatearen esku uztea alokairuaren kudeaketa.