Joan edukira
Euskadi.eus-ren webgunean sartu

Hitzarmen eta lankidetza-erabaki berriak sinatu dira Alokabideren eta Lasarte-Oria, Sondika eta Aramaioko udalen artean

Argitalpen-data: 

Sinadura horiei esker, alokairu sozialeko etxebizitza gehiago kudeatuko dira eta etxebizitza hutsa mobilizaziorako ekintza gehiagorako konpromisoa egongo da

Hitzarmena

Joan den urtarrilean, bi “Udal-BOE” hitzarmen sinatu dira, Alokabidetik 16 etxebizitza babesturen alokairua kudeatzeko. Etxebizitza horietatik 14 Lasarte-Orian daude eta 2 Sondikan.

Gainera, joan den astean beste lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen Aramaioko Udalarekin. Akordio horrek bi aldeen konpromisoa dakar udalerriko eskatzaileen  inskripzioa sustatzeko eta etxebizitza hutsen izen-ematea mobilizatzeko.

Ekintza horiek Euskadiko udalerri horietan etxebizitza eskatzen duten familien bizitegi-konponbideak sustatzen eta hobetzen dituzte, eta, horrela, Euskadiko Alokairu publikoko eskaintza handitu egiten da.

Alokabideri buruzko informazio gehiago