Menu

Kontaktua

Bilatu
 

Komunitateetako buxadurak

Komunitateetako buxadurak

Ohikoa da Auzokideen Komunitateak ur beltzen edota euri-uren sareetako hoditerian izaten diren buxadurek eragindako arazoen inguruan gertaturiko hainbat gorabehera jasotzea. Kasu askotan, errentarien aseguru-etxeek ondasunetan izandako kalte-ordainak eskatzen dituzte. Baina... Nork hartu behar ditu bere gain gastu horiek? Noren erantzukizuna da?

Fitxa honen helburua komunitateetako buxaduren prebentzioa egiteko eta kudeatzeko jarraitu beharreko urratsak argitzea eta zenbait aholku ematea da.

Lehenik eta behin, ur beltzen eta euri-uren arteko desberdintasuna argitu behar da:

Zer dira eta nondik datoz…

Ur beltzak?:

komuna edo sukaldea erabiltzen dugunean sortzen diren urak dira. Harraskatik, dutxetatik, komunontzietatik… husten dira Ur Zikinak Husteko Saretik.

Euri-urak?

euritik jasotako urak dira. Ez daude kutsatuta, eta Euri-urak Husteko Saretik husten dira.

1. NOLA EGIN BUXADUREN KONTRAKO PREBENTZIOA?

Hoditerian buxadurarik ez izateko 5 aholku:

1.- Koipea ontzietara botatzea eta gune garbira eramatea: hoditeriaren aldeetan metaturiko koipea eta janari hondarrak bertan itsasten dira, eta horrek buxadurak eragin ditzake etorkizunean.

2.- Ur irakina hoditeriatik botatzea astean behin, metaturiko koipea urtzeko.

3.- Komunetako buxoiak aldian-aldian garbitzea: sarritan ileak metatzen dira bertan eta buxadurak sorrarazten dituzte.

4.- Degradagarriak ez diren paperak edo paper-zapi bustiak zaborrontzira botatzea: paper gehiegi egoteak komunontzia buxatu dezake, edo drainaketa osoa ere bai.

5.- Substantzia kimikoak ontzietara botatzea hala nola pintura, disolbatzaileak, ezko beroa edo antzeko substantziak, gune garbira eramateko.

2. 2. NOLA KUDEATU BUXADURAK?

Ur beltzek eragindako buxadurak

Etxebizitza egoki ez erabiltzeak dakartzan ezbeharrak dira, eta beste auzokide batzuekin partekaturiko zatian dauden hodiei eragiten diete (Komunitate-sarea).

Zein dira buxadura horren kausarik arruntenak?

1.    OBJEKTUAK KOMUNETIK BEHERA BOTATZEA

Paper-zapi bustiak

Ez dira komunetik behera bota behar, etiketak hala jartzen badu ere, uretan desegiten baitira eta buxadura garrantzitsuak eragiten dituzte.

Berrikuntzako edo brikolajeko hondarrak

Berrikuntzako obretako edo brikolajeko hondarrak (hondakinak, margoak, harea, etab.), hodiak hautsi edo buxatuta gelditu daitezkeelako norabide aldaketetan.

Higiene pertsonaleko produktuak

Beti bota behar dira zakarrontzira, ez baitira uretan desegiten eta buxadura handiak eragiten baitituzte.

Xaboiak eta koipeak

Hustubide-sareen barruko aldean gogortzen dira eta buxoiak eragiten dituzte.

2.    ALDE TEKNIKOAK

Eraikuntzako akatsak

Hustubide-sarea gaizki degin bada edo egoera txarrean badago, ukituriko tarteak konpontzea edo aldatzea da irtenbidea. Ondo eraikita dagoen instalazio batek %2tik gorako inklinazioa izaten du normalean. Ez du 45º-tik gorako bat-bateko biraketarik izan behar hustubiderantz, eta erraza izan behar du haietatik estoldetara edo buxoietara iristea.

Etxebizitza denbora luzean ez erabiltzea

Etxebizitza denbora luzean erabiltzen ez bada, hondarrak gera litezke hodietan, eta gogortuz doaz denboraren poderioz. Hondar horiek buxadurak eragiten dituzte, etxebizitza berriz ere erabiltzean antzematen direnak.

Zer egin behar du horrelako ezbeharren bat gertatzen bada?

Jarraitu beharreko urratsak:

1.    Alokabideren etxebizitza parkea (geure parkea): deitu Alokabidera gertaturikoaren berri emateko.

- Alokabidek komunitate-aseguru batekin kudeatuko ditu hirugarrenei eragindako kalteak.

2.    Gainerako parkeak (Eusko Jaurlaritza, Bizigune): abisua eman komunitatearen Administratzaileari. Administratzaileak kudeatuko ditu konponketak.

- Jabeen komunitateak hartuko ditu bere gain eraginpeko errentarien ondasunetan eta altzarietan eragindako kalteak, kontrataturik izan behar duten Komunitate-aseguruaren bidez, edo etxebizitza bakoitzaren aseguru partikularreko jabekidetasun-kuoten bidez.

Euri-uretan izandako buxadurak:

Eraikineko jabeek instalazioan duten mantentzearekin loturik dauden ezbeharrak izaten dira.

Hondarrak hodietan eta erretenetan metatzen direlako gertatu ohi dira buxadurak hala nola hostoak edo lurra eta, beraz, kendu egin behar dira mantentze-lanak egiten direnean.

Jarraitu beharreko urratsak:

1.    Deitu Alokabidera gertaturikoaren berri emateko:

- Alokabideren parkeko eraikinak badira, Alokabidek kudeatuko ditu garbiketa-lanak. Gogoratu ezen, Alokabideren aurre-zaintzako mantentze-eragiketen artean, kudeatzen dituen eraikinetako teilatuetako aldizkako jarduketa dagoela.

- Bizigune programako etxebizitzak badira, Alokabidek jakitun jarriko du etxebizitzaren jabea, konponketak kudeatu eta euri-urak husteko sarea buxatzeak eragindako kalteen ondoriozko gastuak beren gain har ditzan.

Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Alokabiderekin 944 044 708 telefono zenbakian.

Euskadi, auzolana