Pribatutasun-politika
ALOKABIDEN, tratatzen ditugun datu pertsonalez kezkatzen gara, baita datu pertsonalen arloan indarrean dagoen araudia (beste batzuen artean, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa -DPBL- eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, Datu Pertsonalak Babesteko Legea garatu duen erregelamendua onartzekoa -DPBLE-) betetzeaz ere.
Horrekin bat eginez, gure webgunearen inguruko informazioa eman nahi diegu erabiltzaileei, ALOKABIDEN datuak tratatzeko pribatutasun-politika honen bidez. Horrela, formulario bat betetzean edo posta elektroniko bat bidaltzean datu pertsonalak eman nahi dizkiguten erabaki ahal izateko behar den informazioa ematen diegu erabiltzaileei.
DPBLren 9. artikuluan eta DPBLEren VIII. izenburuan xedatutakoaren arabera, ALOKABIDEK beharrezko segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu, datu pertsonalen segurtasuna bermatze aldera eta datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe begiratzea saihesteko xedez, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta datuok eduki ditzaketen arriskuak kontuan hartuta, arrisku horien jatorria izakien ekintzan, bitarteko fisikoetan zein bitarteko naturalean egon gorabehera.
www.alokabide.euskadi.eus webguneko erabiltzaileei jakinarazten diegu interesdunak bide ezberdinen bidez eman diezazkigukeen datu pertsonalak, izan posta elektronikoen helbideen eta gurekin harremanetan jartzeko taxutu diren bideen bidez edo eskura dauden formularioen edo inprimakien bidez emandakoak, egokiak direla, nahitaezkoak eta ez gehiegizkoak, horiek eskuratzeko eremuari eta xede zehaztu, esplizitu eta bidezkoei dagokienez.
Datu pertsonal horiek ez dira erabiliko datuok eskuratu diren xedeekin bateraezinak diren helburuetarako.
Biltzen ditugun datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta eguneratu egingo dira, egiazkotasunez isla dezaten eragindakoaren unean-uneko egoera.
Ofizioz deuseztatuko ditugu gure webgunearen bidez bildutako datu pertsonalak, horiek eskuratu edo erregistratu ziren xederako beharrezkoak edo nahitaezkoak izateari uzten diotenean.
Datuok erabiltzeari uzteko prozedurari esaten diogu deuseztapena. Datuok deuseztatuta, blokeatu egingo dira; hau da, datuok identifikatu eta gorde egingo dira, ez daitezen erabili, baina administrazio publikoen, epaileen eta auzitegien eskura jarri ahal izango dira, datuon tratamenduan sortutako erantzukizun posibleei arreta emateko xedez, aipatu erantzukizunak preskribitzeko epean bakarrik. Epe hori igarota, datuok ezabatuko ditugu.
www.alokabide.euskadi.eus webguneko erabiltzaileei jakinarazten diegu interesdunak bide ezberdinen bidez eman diezazkigukeen datu pertsonalak, izan posta elektronikoen helbideen eta gurekin harremanetan jartzeko taxutu diren bideen bidez edo eskura dauden formularioen edo inprimakien bidez emandakoak, gure fitxategietara sartuko direla, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazi ondoren, ALOKABIDE SA izanik fitxategi horien arduraduna, eta erabiltzaileak datu horiek egoki erabiltzeko baimena ematen duela (erabili den atalaren edo formularioaren arabera).
Datu pertsonalak jasotzeko inprimakietan, dagokion lege-oharra edo informazio-klausula txertatu da. Bertan, jasotako datuak zertarako erabiliko diren azaltzen da, bai eta datu pertsonalak babesteko arloan indarrean dagoen araudian eskatzen diren gainerako alderdiak adierazten ere. Erabiltzaileak nahitaez irakurri eta onartu beharko du informazio-klausula hori, eskaera bidali aurretik.
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak eta hori aldatu duen eta Informazio Gizartea Sustatzeko Neurriei buruzkoa den abenduaren 28ko 56/2007 Legeak ezarritakoarekin bat eginez, www.alokabide.euskadi.eus webguneko erabiltzaileei jakinarazten zaie ez zaiela publizitaterik edo merkataritza-komunikaziorik bidaliko, posta elektronikoz edo komunikazio elektronikoko beste bitarteko baliokide batzuen bidez, aurretik eskatu edo baimenik eman ezean, eta xede horretarako prestatu diren formularioen bidez eskuratuko dela aipatu baimena.
Edonola ere, erabiltzaileek uko egin ahalko diote, edo beren ezezkoa adierazi, bitarteko elektronikoen bidez merkataritza-informazioa jasotzeari, poste elektronikoa bidalita lopd-alokabide@alokabide.eus helbidera.
Gure webguneko erabiltzaileek ematen dizkiguten datu pertsonalak inola ere ez zaizkie hirugarrenei emango. Uneren batean beharrezkoa balitz datuak lagatzea, erabiltzaileen baimena eskatuko litzateke aurretik, lege batek hala adierazi duenean edo DPBLaren beraren 11.2. artikuluan aurreikusi diren salbuespenen arabera baimen hori beharrezkoa ez denean salbu.
Bestetik, DPBLren 10. artikuluan xedatu denarekin bat eginez, erabiltzaileen datu pertsonalak tratatzen dituzten edo datuok begiratzeko sarbidea duten pertsona guztiek gordeko dute sekretu profesionala, eta aipatu datuak gordetzeko betebeharra dute. Iraupen mugagabea dute bi betebehar horiek.
www.alokabide.euskadi.eus webguneko erabiltzaileek datuak begiratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkaratzeko eskubidea erabil dezakete, eskaera eta NANaren fotokopia bidaliz helbide honetara:
ALOKABIDE SA, Gamarrako atea kalea 1, 2. solairua, 01013-Gasteiz (Araba), edo, bestela, posta elektronikoa bidaliz lopd-alokabide@alokabide.eus helbidera, beti ere, NANaren fotokopia bidaliz eta ARCO eskaera jarriz erreferentetzat.
Datu pertsonalak babesteko arloan indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen epeetan eta baldintzetan erantzungo ditu ALOKABIDEK eskaera guztiak.