Joan edukira

Adjudikaziodun hori: etxebizitza adjudikatu dizute

Atal honetan etxebizitza baten adjudikaziodun izan bazara beharrezko informazioa eta jarraitu beharko pausoak aurkituko dituzu.

Honako hau jakin behar duzu:

  • Etxebiden izena eman ondoren, sarbidea izango duzu Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitzen Parke Publikorako; horren helburua da etxebizitza sozial duin baterako sarbidea bermatzea, zure diru-sarreren araberako prezioan.
  • Aplikatu beharreko araudiari  jarraikiz, etxebizitza baten adjudikaziodun bazara honako hauei buruzko beharrezko informazioa duen jakinarazpena jasoko duzu: etxebizitza, horren parkea edo programa, kontratua sinatzeko aurkeztu behar den dokumentazioa eta, etxebizitzari uko eginez gero, bete beharreko inprimakia.
  • Ildo horretatik, Alokabidek hainbat parke eta etxebizitza-programa ditu alokairu soziala kudeatzeko. Jarraian, horien arteko aldeen azalpena duzu, baita eman beharreko pausoak ere:

Kontratua sinatzeko pausoak

Alokairu-kontratuari buruz: zure interesekoa izan daitekeena

Errentamendu-kontratuan honako hau jasoko da, besteak beste:

Alde Errentatzailea eta alde Errentaria

Errentatzailea etxebizitzaren jabea izango da. Etxebizitzaren jabetza Alokabiderena, Eusko Jaurlaritzarena, udalena edo beren etxebizitza Alokabidek kudeatutako Programetan (hala nola Bizigune) sartu nahi duten partikularrena izan daiteke.

Errentariak titularrak dira, alokairu-kontratua sinatzen dutenak, etxebizitzan beren bizikidetza-unitatearekin batera biziko direnak.

Kontratuaren iraupena eta berritzea

Kontratuaren iraupena, egin daitezkeen luzapenak barne, sinatzeko unean indarrean dagoen araudiaren araberakoa izango da.

Errentamendua amaitzen denean, estatu- eta autonomia-mailan indarrean dagoen legediak ezarritako sarrera-baldintzak egiaztatuko dira, baita etxebizitzaren egoera eta kontratu berria sinatzeko orduan balioetsi behar diren beste alderdi batzuk ere.

Zein da ordaindu beharreko errenta eta nola ordaindu

Errentamendua alokairuaren kontzeptuan hilero ordaindu behar den zenbatekoa da. Kopuru hori hilaren hasieran fakturatuko da, errentariek emandako kontuzenbakian.

Zein dira eragina duten gastuak

Errentariaren kontura izango dira etxebizitzaren banakako kontsumoei dagozkien gastuak, hala nola ur hotza/beroa, elektrizitatea, gasa, horien altak barne, edota komunitatearen gastuak, OHZ eta tasak, kontratuan hala jasoz gero.

Zein da ordaindu behar den fidantza

Kontratua sinatzeko orduan errentaren hileroko bat ordainduko da fidantzaren kontzeptuan.

Zein dira maizterraren betebeharrak

  • Etxebizitza ohiko bizileku gisa erabiltzea.
  • Errenta eta behar diren gastuak ordaintzea, baita banakako kontsumoak ere (ura, elektrizitatea, gasa).
  • Alokabideri etxebizitzan bizi diren pertsona-kopuruaren berri ematea.
  • Etxebizitza, partzela edo trastelekuak, halakorik balego, egoera eta higiene egokian mantentzea.
  • Ohiko erabileragatik etxebizitzan bizi diren pertsonek eragindako higidura edo narriaduraren ondoriozko konponketak egitea.
  • Kontratuan adierazitako beste alderdi batzuk.

Alokabideri buruzko informazio gehiago