Joan edukira

alokabizi soziala

Gune amankomunen birnaturalizazioa

Gizarte-alokairuko etxebizitza gune amankomunen birnaturalizazioa landare-sistemak ezartzeko gida.

Garapen jasangarrirako
helburuak

  • GJHko 11. helburua
  • GJHko 13. helburua

Gure amankomunak birnaturalizatzearen xedea da bizikidetza-guneak sortzea eta kide izatearen sentimendua areagotzea, partaidetzako eta gizarte-kohesioko irizpideen arabera.

Birnaturalizaziorako gida

Natura integratzeko eta topaketarako eta gizarte-kohesiorako guneak sortzeko aukera.

Gune amankomunen (teilatu lauak, fatxadak, balkoiak, zirkulazio guneak, behe-solairuko lokalak eta kanpoko eremuak) aukerak eta etxebizitza komunitateen gizarte-ezaugarriak kontuan izanda, espazioa berdatzea proposatzen da. Landare-sistemen mantenua, zaintza eta gizarte-trukerako potentziala kontuan izan dira.

Gidak baliabideak, iradokizunak eta komunitateari landare-sistemak ezartzen eta espazio komunak diseinatzen eta kudeatzen laguntzeko ibilbide partekatu bat biltzen ditu.

Gune amankomunen birnaturalizazioarekin zerikusia duten agiriak eta tresnak

Elkarbizitzako eredua

Maizterren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, elkarbizitzako protokoloei eta gatazkaren kudeaketari esker, zerikusia duten eragile guztien identifikazioarekin eta parte hartzearekin.

Alokabideri buruzko informazio gehiago