Logotipo Alokabide

Euskadi.eusen logotipoa

alokabizi jasangarria

Etxebizitzaren erosotasun akustikoa

Eraikinak birgaitzean kalitate akustikoko irizpideak sartzea.

Garapen jasangarrirako
helburuak

  • GJHetako 3. helburua

Metodologien garapena esku-hartzeek erosotasun akustikoan duten eragina ebaluatzeko eta eraikinak birgaitzean zaratatik babesteko neurriak sartzeko.

Nola sartzen da kalitate akustikoa?

Esku-hartzeek erosotasun akustikoan duten eragina baloratzeko gida ezarriz.

Ekintza horiei esker, errazagoa da birgaitzean sartu beharreko erosotasun akustikoko irizpideez erabakiak hartzea eta balizko baldintza akustiko gehigarriak eranstea ere bai.

Etxebizitzaren erosotasun akustikoarekin zerikusia duten agiriak eta tresnak

Autokontsumo fotovoltaikoaren optimizazioa

Eraikin bakoitzeko kontsumo elektrikoaren profilaren arabera instalazio fotovoltaiko egokiena aukeratzen laguntzeko gida eta aplikazioa.

Airearen kalitatea

Jardunbide egokien gida materialei, aireztatzeari, eta abarri buruz, maizterrei eraikinean giro-kalitate handia eskaintzeko pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzen lagunduz.

Askotariko funtzioak dituzten kanpoko gune industrializatuak

Gizarte-alokairuko etxebizitza babestuaren tipologietara eta egungo bizigarritasun estandarretara egokitutako balkoi prefabrikatuak.

Elektrifikazio berriztagarria

Parkeko gizarte-laguntzako etxebizitzen deskarbonizazioa, eskariaren elektrifikazioaren eta ekoizpen fotovoltaikoaren bidez.