alokabizi digitala
Energia-efizientziako kita
Aplikazio honi esker energiaren kontsumoa murrizten da, familiek aurreztu egiten dute eta eten digitala murrizten da.
Garapen
jasangarrirako
helburuak
Energia-efizientziako kitak teknologia eta aholkularitza energetiko pertsonalizatua erabiltzen ditu, energia-efizientzia eta jasangarritasuna etxeetara gerturatzeko.
Energia-efizientziako kitaren onurak
Fakturen zenbatekoa murriztea
Etxeko baliabide energetiko nagusiak monitorizatu eta kontrolatuta, familiek honakoak egin ahal izango dituzte:
kontsumoaren berri denbora errealean izan.
elektrotresnak programatu.
erabiltzen duten ur, argi eta gas kopurua neurtu.
Energiaren kontsumoa murriztea
Ekoprestakuntzari, kontzientziazioari eta baliabideen kontrolari esker, etxeetako energia-efizientzia areagotu daiteke.
Eten digitala murriztea
Gammifikazioa eta lagun egitea erabiltzen ditu, pertsona guztiek irtenbideak erabili ahal izateko eta, hala, eten digitala murrizteko.
Energia-efizientziako kitarekin zerikusia duten agiriak eta tresnak
Auto Kudeaketa Energetikoa (AUGE+)
Teknologiaren aldeko apustua, erabiltzaileak berak kontrolatzeko kontsumoak (berogailua, EUB, argindarra, ura eta interneta).