alokabizi digitala
Gemelo digital: BIKIA
Eraikinaren modelo digital bat eraikinaren kudeaketa-arduradunek denbora errealean arrisku-egoerak gertatu aurretik simulatzeko, aurrea hartzeko eta zuzentzeko.
Garapen
jasangarrirako
helburuak
Biki digitala: BIKIA teknologiari esker alokairu sozialeko etxebizitza babestuetako maizterren energia kontsumoa, irisgarritasuna eta beste behar batzuk errazago kudeatzen eta konpontzen dira.
Biki digitala: BIKIAk eraikinaren adierazpen digitala eskaintzen dizu honako hauek ezarri ahal izateko:
simulazio- eta analitika-sistema aurreratuak, erabakiak optimizatuta hartzeko.
adimen artifizialeko teknikak, eraikinaren egoera optimizatzeko.
Biki digitalaren onurak: BIKIA
Parkearen lurralde eskala
Biki digitala: Alokabideko BIKIAri esker alokairu sozialeko etxebizitza babestuen parke zabala eraginkortasunez kudeatu daiteke, maizterren beharrei garaiz erantzun ahal izateko.
Informazioa eskura izatea errazten du
Euskarri honi esker, komunikazioa gardenagoa da, energia kontsumoa hobeto kontrolatzen da eta maizterren arteko baldintzak berdinagoak dira.
Segurtasun handiagoa
Software honi esker, arrisku egoeren simulazioa egin daiteke, eta egoera horiek gertatu aurretik prebenitu eta zuzendu daitezke.
Biki digitalarekin zerikusia duten agiriak eta tresnak: BIKIA
BIM soziala
Parkearen 3D digitalizaziorako tresna; eraginkortasun handiagoa dakar eraikinen osoko kudeaketan, bizitza baliagarriko ziklo osoan.
BMS soziala
Sentsorizaziorako tresna, parkeko eraikinen eta etxebizitzen informazioa hautemateko.
LORA sarea
Parkeko alokairu sozialeko etxebizitza babestu bakoitzaren biki digitala (BIKIA) Alokabiderekin konektatzen duten haririk gabeko soluzioak.
Alokairuko etxebizitza publikoaren mapa soziala
Etxebizitzen parkea nahiz maizterrak behatu eta aztertzeko tresna, maizterren errealitatea hautemateko.
Kozinatzeko sistema irisgarriak
Irtenbide teknologiko honek, aplikazio mugikor bati esker, itsuen edo ikusteko zailtasunak dituztenen inklusioa errazten du.
Eraikinaren pasaportea: alokaPASS
Europako Batzordearen eraikinaren pasaporte-eredua Alokabideko gizarte-alokairuko etxebizitza babestuen errealitatera eramatea, parke osoan estandarizatzeko eta kopiatzeko, eta eraikin bakoitzaren banako ibilbide-orri gisa hartuta.