alokabizi soziala
Kozinatzeko sistema irisgarriak
Sukalde irisgarri eta inklusiboagoak: irtenbide konektatu honekin seguru eta autonomia osoz aritu daitezke sukaldean itsuak, ongi ikusten ez dutenak, adinekoak...
Garapen
jasangarrirako
helburuak
Indukzio-sukalde estandarra, hiru sukoa, Bluetooth eta Wifi konektagarritasunarekin; ahotsaren bidez erabil daiteke (Alexa), bai eta sukaldean botoi bakarra sakatuta ere. Araudi guztiak betetzen ditu eta desgaitasunen bat duten pertsonek sukaldea seguru erabiliko dutela bermatzen du.
Sukaldea, inguru gaitzaile eta inklusiboa: etxeko bihotza
Irisgarritasun fisikoa, sentsoriala eta kognitiboa
Lehen ezin zuenari sukaldean aritzeko aukera ematen dio. Instalazio estandarreko sukalde honi esker, ikusmena narriatuta dutenek sukaldea seguru jar dezakete martxan entzumena eta ukimena erabiliz, Alexa bozgorailu adimendunak eta antzeko interfaze berriak erabiliz eta ONCEk balioetsitako mugikorreko aplikazio erabilgarri batekin.
Irisgarritasuna autonomoa eta lagundua
Sukaldea itsu batek jar dezake martxan eta, aldi berean, laguntzaileak ere bai, janaria prestatzeko prozesuan sartu gabe. Bi pertsonek gertatzen ari denari buruzko informazio berbera izango dute.
Sukalde irisgarriarekin zerikusia duten agiriak eta tresnak
Irisgarritasun unibertsala bermatzen duten etxebizitzak
Alokairu sozialeko etxebizitza babestuen parkerako irisgarritasun unibertsal eta inklusiboa hobetzen laguntzen dun, diagnostikoari eta jarduteko proposamenak dituen planari esker.