Joan edukira

Adierazleen panela: aloKPI

Eredu berrirantz etxebizitza publikoaren trantsizioa

Garapen jasangarrirako
helburuak

  • GJHko 8. helburua
  • GJHko 13. helburua
  • GJHetako 17. helburua

Europako Batzordearen Level(s) adierazleen europar esparruarekin lerrokatuta, aloKPI informazio-adierazleen sistema bat da etxebizitzaren parke publikoaren barruan jasangarritasuna hobetzeko eta eskea eraikin hobeetarantz bideratzeko.

Parke eraikia eta haren eraginak ebaluatze aldera, baterako ikuspegia ematen du, eta ingurumen-eraginei erreparatzen die, pixkana alderdi digitalak eta sozialak sartzeaz gain.

aloKPI jasangarria, digitala eta soziala

Eraikinen ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-etekina nahiz erabilgarritasuna neurtzeko adierazle kuantitatiboen sorta batek osatzen du, eta etengabe eguneratzen dira. Adierazleak hiru arlo tematikotan banatuta daude portaeraren arabera:

arrow_forward

alokabizi jasangarria: bizi-kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua.

arrow_forward

alokabizi digitala: kudeaketa aurreratua eta gardentasuna.

arrow_forward

alokabizi soziala: gizarte-balioa sortzea.

Bere helburua da alderdi interesdunei sentsibilizatzea, ezagutza zabaltzea, baterako ikuspegia ematea, klima-aldaketara egokitzea eta etxebizitza jasangarri, inklusibo eta digitalaren esparrua sortzea.

Bizigarritasunari buruzko ikuspegi holistikoa

Informazio-esparru honen xedea da bizigarritasunari buruzko ikuspegi holistikoa ematea, eraikinaren hasierako proiektutik bizi erabilgarria amaitzen denera arte, betiere erabiltzaileari erreparatuta. AloKPI(s) adierazleak birgaitze- eta eraikuntza-proiektuaren zenbait fasetan aplika daitezke: diseinua, egikaritzea, zerbitzuan jartzea eta okupazioaren ondorengo fasea.

Etxebizitzaren eredu berriari dagozkion funtsezko alderdiak

AloKPI sistemak profesionalei eta erabiltzaileei laguntzen die etxebizitzaren eredu berriari dagozkion funtsezko alderdiak identifikatzen. Horrez gain, aloKPI sistemari esker, tipologia eta kokagune desberdinen artean etekinak aldera daitezke desberdintasunak identifikatu eta zuzendu ahal izateko.

Aginte-taula bisual eta elkarreragilea

Alokabiziren jarduerak informazio eta datu asko sortzen ditu. Informazio-esparru hau aginte-taula bisual eta elkarreragiletzat jotzen da, datu horiek guztiak batzeko eta, xede horrez, hautatutako funtsezko zenbait adierazlez baliatzen da.

* Tresna honek erakusten dituen datuak ez dira errealak, eta ez datoz bat Alokabideren parkearen errealitatearekin, ezta erabiltzaileetako batekin ere.

Alokabideri buruzko informazio gehiago