Joan edukira

Eraikinetako energia-sistemaren deskarbonizaziorantz urratsak egitea.

Argitalpen-data: 

Alokabidek Pasaiako 8 etxebizitzen eraikinean garatutako konponbidea aurkeztu du.

Alokabizi jasangarria

Pasa den ekainaren 14an TECNALIA Research & Innovation erakundeak Donostiako Kursaalen jardunaldi bat antolatu zuen, eta Alokabidek parte hartu zuen. Jardunaldi hartan, kasu errealetan instalatu ostean, eraikinetan hotza eta beroa elektrifikatzeko konponbideak aurkeztu ziren, bai familia bakarreko eraikinetan, bai etxebizitza-blokeetan (eraiki berriak edo birgaituak).

Jardunaldian bero-ponpen balio-kate guztia aztertu zen, fabrikatzailetik hasi eta azken erabiltzailera arte, instalaziotik eta mantentze-lanetatik pasatuta. Konponbideak HAPPENING Europako ekimenaren esparruan garatu dira, eta bero-ponpetan oinarritzen dira. Alokabideren ardurapean, Pasaiako Eusko Jaurlaritzaren 8 etxebizitzako eraikin batean instalatu dira. CO2-ren emisioak murrizten ditu eta eraikinetako egoiliarrek energia-fakturan aurrezten dute.

Eraikinen energia-sistema birgaitzeko bero-ponpa deszentralizatuetan oinarritutako konponbide teknologiko bat landu da. Jauziko ponpetan oinarritutako kontzeptua da. Tokian bertan sortutako energia berriztatzailearekin hibridatzen dira, nagusiki eguzkitik datorrenarekin. Ildo horri jarraikiz, berokuntzaren eta UBSaren zerbitzuetarako beroa bi etapa edo jauzi termikotan sortzen da:

 

  • Lehenengo jauzi termikoa zentrala da, eta ura epeltzen du eraikinean zehar banatzeko. Ondoren, etxebizitza bakoitzera iristen da.
  • Bigarren jauzia etxebizitza bakoitzean gertatzen da. Modu zentralean aurretik berotutako uraren beroa hartzen da, eta azken erabiltzaileari berokuntzarako eta ur berorako behar duen beroa entregatzen zaio.

  

Konponbide berritzailea: bero-ponpa deszentralizatuak

Gaur egun, Europan eraikinen ondorio dira energia-eskearen % 40 eta CO2-ren emisioen % 36. Eskea, batez ere, berokuntza-, hozte- eta UBS-sistemen ondorioz sortzen da. Testuinguru horretan, bero-ponpak funtsezko teknologia dira eraikinak beroz hornitzeko orduan energia berriztagarriak sartzeko. Adibide gisa, energia fotovoltaikoa erabiliz tokian bertan elektrizitate berriztagarria ekoiztearekin konbinatuko dira.

 

Lehendik dauden eraikinetan energia-sistema deskarbonizatzeak oso eginkizun garrantzitsua du gure parke publikoaren neutraltasun klimatikoari begira, 2020-2050 denboraldiko Zero Planaren helburuetara iristeko.

Alokabideri buruzko informazio gehiago