Joan edukira

"Álava: Retos de futuro para la competitividad del Territorio" AZTERLANEAN PARTE HARTZEA

Argitalpen-data: 

ALOKABIDEk gonbidapena jaso du Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberak eta SEA - Empresas Alavesas erakundeak elkarrekin gauzatuko duten jardunaldira joateko

Vitoria-Gasteizko Arabako Ganbera (barneko lan-bilera)

Proiektu horren helburua da Arabak dituen funtsezko erronkak egituratzea eta antolatzea, eta ibilbide-orri bat zehaztea 2035erako lurraldearen lehiakortasuna eta erakargarritasuna hobetzeko. Proiektua gauzatu ahal izateko, oinarrizko enpresa/erakundeen eta Alokabideren parte-hartzea izan nahi dute. Hain zuzen, gure zuzendari tekniko eta Komunitate eta Etxebizitza Berrikuntzako zuzendari Aitor Pradovaso izango da bertan, eta SEKTORE honetako lan-jardunaldi espezifikoan hartuko du parte: “Hiria eta Etxebizitza”

  • Eguna: 2025eko maiatzaren 22a (osteguna)
  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara
  • Lekua: Vitoria-Gasteizko Arabako Ganbera (barneko lan-bilera)

Alokabideri buruzko informazio gehiago