Joan edukira
Euskadi.eus-ren webgunean sartu

43 zuzkidura-bizitoki entregatu dira Irunen

Argitalpen-data: 

Ekainaren 23an entregatu dira, Gipuzkoako Ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzaren jabetzakoak diren zuzkidura-bizitokiak

ADAS Irun

Irungo Aduana kaleko 46 zenbakiko eraikinak 43 bizitoki ditu: logela bakarreko 39 etxebizitza (horietako bat mugikortasun urriko pertsonentzat) eta bi logelako 4 etxebizitza. Horietatik 18k garaje-plaza dute.

Berokuntza-sistema zentrala da, eta zoru erradiatzailearen bidez funtzionatzen du. Instalazioa energia kudeatzeko sistema komunitario baten bidez (AUGE) kudeatzen da. Hari esker, bizitoki bakoitzaren kontsumoa neur daiteke, eta ordainketa egokitu benetako erabileraren arabera. Erkidegoak kudeatzen du sistema hori, espezializatutako enpresa baten bidez.

Etxebizitza berri hauek Alokabidek kudeatutako parkean sartuko dira, eta bertatik lanean jarraituko dugu alokairu publikoaren kudeaketa eraginkorra eta hurbila bermatzeko.

Alokabideri buruzko informazio gehiago