Emakundek, EUDELek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foro aldundiek “Indarkeria matxistaren aurrean, zure lekuak axola du” kanpaina sustatu dute. Kanpainaren helburua da herritarrak indarkeria matxistaren aurrean isilik ez geratzera animatzea, ikusten edo susmatzen duten edozein egoeraren aurrean. Kanpainak indarkeria matxista pairatzen duten emakumeen inguruan babesa eta elkartasuna sortu nahi ditu. Era berean, pertsona guztiei dei egiten die jarrera aktiboa har dezaten, indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzen laguntzeko.
Alokabidek, aurreko aldietan bezala, Emakundek bultzatutako kanpainarekin bat egiten du egun honetan.


