Eusko Jaurlaritzak Kutxabanken partaidetza osoko sozietateen jabetzako 57 etxebizitzen erosketa formalizatu du. Etxebizitza horiek Alokabidek kudeatzen duen ondare publikoaren parte izango dira aurrerantzean. 5,7 milioi euroko balioa duen eragiketa horri esker, etxebizitzak alokairu eskuragarrira bideratuta mantendu ahal izango dira, eta Bizigune programaren bidez azken hamabi urteotan bete duten gizarte-funtzioa sendotuko da.
Alokabidek, 2014tik etxebizitza horiek kudeatzen dituen erakundeak, etxebizitza horiek administratzen jarraituko du ondare publikoan sartu ondoren ere. Erosketa horri esker, etxebizitza hauetan gaur egun bizi diren Etxebideko esleipendunek beren etxebizitzetan bizitzen jarraitu ahal izango dute, dagoeneko dituzten baldintzei eutsita.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat udalerritan banatuta dauden 57 etxebizitzek Euskadin alokairu eskuragarriaren eskaintza handitzen eta etxebizitza publikoen parkea indartzen laguntzen jarraituko dute.
Informazio gehiago Irekian.


