Martxoaren 8an, “Eman lekua berdintasunari” leloarekin hasiko da, eta, urtero bezala, Emakundek, hiru foru-aldundiek eta EUDELek bultzatutako kanpainarekin bat egiten du Alokabidek, Emakumeen Nazioarteko Egunean.
Lelo horren bidez gogorarazi nahi da berdintasuna ez dela bermatutako lorpen bat, baizik eta egunero eta eremu guztietatik zaindu, babestu eta zabaldu behar den espazio bat dela: enpresetan berdintasun-planak aplikatzen, ikasgeletan hezkidetzaren aldeko apustua eginez, genero-rol mugatzailerik gabe heziz, soldata-berdintasunera arte aurrera egiten, lanak eta zainketak modu ekitatiboan banatzen…


