Eraikina Altos Hornos kalean dago, 6 solairu ditu eta honako hauek eratzen dute:
- Hiru logelako 14 etxebizitza
- Bi logelako 81 etxebizitza, horietatik 5 mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta
- Logela bakarreko 13 etxebizitza
Guztiek dute garaje-plaza beheko solairuan, bai eta berokuntza-sistema elektrikoa ere. Eraikina jasangarritasun eta energia-efizientziako irizpide aurreratuen arabera egin da, eta sistema % 100 elektrikoa du; hortaz, “A” energia-efizientziaren kalifikazioa eskuratu du.
Jarduketa honen bitartez, alokairu-beharra asetzeko konponbideak eskaintzen jarraitzen dugu Euskadin, Barakaldon etxebizitza eskuragarrien eskaintza indartuz.


