Joan edukira

Asap programa

Sarrera

Programaren helburua da titulartasun publikoko etxebizitzak errentamenduaren merkatuan sartzea, eta errentatzaileentzat arrazoizkoa izango den prezio batean eskaintzea.

Horretarako, berme-sistema bat ezarri du, aseguru-polizen bitartez, errenta kobratuko dela ziurtatzeko eta izan daitezkeen kalteak eta laguntza juridikoa estaltzeko; izan ere, etxebizitza hutsen jabeek programan parte hartzea sustatu nahi da.

Eskainitako bermeen trukean, Eusko Jaurlaritzak, etxebizitzaren esparruan eskuduntza duen bere Sailaren bitartez, alokairuen gehienezko prezioak finkatzen ditu, betiere merkatuko prezioak baino lehiakorragoak izango direla ziurtatuz. Modu horretara, Eusko Jaurlaritzaren bitartez etxebizitza-eskatzaileek aukera gehiago dituzte alokairuko etxebizitza bat eskuratzeko.

Programa antolatzeko, Bitartekaritzan Laguntzeko Eragileen Sarea sortu du. Eragile horien artean dago ALOKABIDE eta hainbat funtzio hartu ditu bere gain, programa martxan jartzeko eta garatzeko.

Kasu horretan garbi utzi behar da, jabe partikularrak sinatuko duela errentamendu-kontratua pertsona esleipendunarekin eta pertsona esleipenduna Etxebide-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan izena emanda egongo dela.

Etxebizitza bat ASAP programan sartzeko baldintzak
  • Etxebizitza librea izatea (ez da BOE gisa sailkatuta egongo).
  • Sukalde ekipatua
  • Etxebizitzak itxura garbia eta txukuna edukitzea
  • Gutxieneko bizigarritasun-baldintza batzuk betetzea (beranduago egingo den elkarrizketan jakinaraziko dira baldintza horiek)
Programak eskaintzen dituen abantailak

Etxebizitza Sailburuordetzak (Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren barruan dago) jabeei ziurtatuko die errentak kobratuko dituztela, defentsa juridikoa edukiko dutela eta akatsak konponduko direla, eta horretarako, aipatutako gorabeherak estaltzeko beharrezkoak diren aseguru-polizak kontratatuko ditu. Poliza horien bitartez kapital hauek ziurtatuko dira:

Edukitzailea: 50.000 €, lehen arriskuan

Edukia: 10.000 €

Erantzukizun zibila: 180.000 €

ASAP programako etxebizitzen hileko gehienezko errenta onargarriak esteka honetan kontsulta daitezke

1. Alokabidera jo beharko duzu doako telefono hau erabiliz: 900 251 251. Modu horretan, zure datuak (pertsonalak eta etxebizitzari lotutakoak) jasoko ditugu eta xehetasunekin azalduko dizugu zein programaren bitartez alokatu ahalko duzun hutsik dagoen etxebizitza (Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin). Horrez gain, zure beharrekin bat datorren aukerari buruzko orientazioa eskainiko dizugu: BIZIGUNE edo ASAP.

2. Gure bulegoetara joateko hitzordua emango dizugu dituzun zalantzak argitze aldera eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkezte aldera:

  • Jabeen NANaren fotokopia
  • Erregistroko ohar soila
  • OHZren kopia
  • Horniduren azken ordainagiriak (ura/elektrizitatea eta gasa)

3. Etxebizitzak programetan parte hartzeko baldintzak betetzen baldin baditu, hutsik dagoen etxebizitza alokatu dezazun beharrezkoak diren izapideak abian jarriko ditugu:

  1. Txosten teknikoa egingo dugu
  2. Errenta gisa ordaindu beharreko zenbatekoa zehaztu
  3. Beharrezkoa izanez gero, etxebizitza programan sartzeko beharrezkoak diren konponketak zehaztuko dira

4. Baldintzak betetzen badira eta akordio batera iritsiz gero, dagokion gozamen-kontratua (Bizigune) edo mandatu-kontratua (ASAP) sinatuko da eta zure etxebizitza dagokion programaren barruan sartuko da.

Alokabideri buruzko informazio gehiago