Alokairuaren gorabehera teknikoak
Alokabideren kudeaketaren esparru teknikoan hiru kategoria bereiz daitezke, gorabehera gertatzen den lekuaren arabera, izan ere, erantzukizunak eta kudeaketa-irizpideak aldatu egiten dira batetik bestera:
Aukeratu non gertatu den gorabehera eta hainbat informazio eskuratuko duzu:
- Gorabehera teknikoak etxebizitzan.
- Gorabehera teknikoak auzokideen erkidegoan.
- Gorabehera teknikoak eraikinean.
Gogoan hartu Bizigune programak ezaugarri bereziak dituela, hortaz, zure etxebizitza programa horretakoa bada, atal honetan batekin nabarmendu dira kontuan hartu beharreko alderdi espezifiko batzuk.
Gorabehera teknikoak etxebizitzan
Kontratuak irauten duen denboran alokatutako etxebizitzan gertatzen diren eraikuntza-elementuen gorabeherak dira (akaberak, etxetresna elektrikoak, hezetasunak, instalazioen funtzionamendua eta abar); konponbide tekniko partikularrak behar izaten dira. Mota desberdinetako gorabehera teknikoak daude, izaeraren eta eragiten dituzten ondorioen arabera.
Hasierako gorabeherak
Alokatutako etxebizitza ematean, hasierako gorabeheren formulario bat beteko duzu. Bertan adieraziko dituzu gorabehera tekniko aipagarri guztiak eta espedientean jasota geratuko dira. Alokabiden aurkeztu behar duzu hasierako gorabeheren txostena, errentamenduaren lehen 15 egunetan.
Etxetresna elektrikoen eta/edo galdararen funtzionamendu egokia eragiten duten gorabeherak bakarrik erantzungo ditugu, baita elementu baten ohiko funtzionamendua eragozten dutenak ere; edo obra-bermearekin erlazionatutako erreklamazioei dagozkienak (eraikin berrietan).
Konpondu ez diren gorabehera teknikoak zure historian adieraziko dira, eta kontuan hartuko dira kontratua amaitzeko prozesuan eta fidantza itzultzeko orduan.
Bete ezazu eta bi aste daukazu entregatzeko
Antena parabolikoak
Antena paraboliko bat instalatu nahi baduzu, idatzizko eskaera bat izapidetu beharko duzu. Horretarako erabiliko duzun ereduan konpromiso hauek hartuko dituzu:
-
Antenak izan ditzakeen mantentze, konponketa eta kalteen gastu guztiak onartzea.
-
Antena paraboliko bera erabili nahi duen beste bizilagun baten konexioa baimentzea eta bien artean ordaintzea kostuak.
-
Etxebizitza uzten baduzu eta antena parabolikoa eraman nahi baduzu, horretarako eskubidea duzu. Hortaz, elementu komunak jatorrian zeuden bezala utzi beharko dituzu eta/edo antena erabiltzen duten errentariekin akordio batera iritsi zaitezke.
Edozein kasutan, auzokideen erkidegoak berak edo norberak egin dezake instalazioa baimentzeko eskaera.
Debekatuta dago antena parabolikoak fatxadan eta/edo etxebizitzaren esekitokietan jartzea eta errentari gisa zure ardura izango dira gaizki instalatzeagatik jaso daitezkeen udal-isunak.
ETXEBIZITZA BIZIGUNEREN PARKEKOA BADA, ezin da antena parabolikorik instalatu, betiere Jabekideen Erkidegoak baimentzen ez badu. Kasu horretan, Alokabidetik eskaera bat bidaliko zaio etxebizitzaren jabeari; horrek ez du esan nahi, hala ere, azken baimena lortuko denik.
Hauxe da aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Etxetresna elektrikoak
Errentari gisa etxebizitzako etxetresna elektrikoak ondo erabiliko eta mantenduko dituzu eta zure kontura izango dira konponketa hauek:
- erabilera arruntaren ondorioz egin beharrekoak
- zuk zeuk edo zurekin bizi diren pertsonek egindako narriaduraren ondoriozkoak.
Etxetresna elektriko batek ondo funtzionatzen ez duela ikusten baduzu, dagokion Zerbitzu Tekniko Ofizialera (ZTO) deitu beharko duzu; a priori, konponketen ardura hartu beharko duzu.
Konponketa garrantzitsuak badira eta aparatua zaharra delako gertatu bada matxura eta/edo ordezkatu behar bada, Alokabidera bidal dezakezu Zerbitzu Tekniko Ofizialaren txosten teknikoa, egindako konponketen eta/edo jabearen kontura aldatutako elementuaren ordainketa baloratzeko.
Gogoan hartu, ZT ofizialaren txosten teknikoa aurkezten ez baduzu ez ditugula izapidetuko konponketa-erreklamazioak.
Zerbitzu tekniko ofizialaren txosten tekniko bat bidali behar badiguzu, ohiko edozein bitarteko erabili dezakezu: faxa, posta elektronikoa edo posta.
Gogoratu zure izena eta etxebizitzaren helbidea adieraztea beharrezkoa dela
Galdara
Errentari gisa etxebizitzako galdara ondo erabiliko eta mantenduko duzu eta zure kontura izango dira erabilera arruntaren ondorioz egin beharreko konponketak eta zuk zeuk edo zurekin bizi diren pertsonek egindako narriaduraren ondoriozkoak.
Galdara batek ondo funtzionatzen ez duela ikusten baduzu, dagokion Zerbitzu Tekniko Ofizialera (ZTO) deitu beharko duzu; a priori, konponketen ardura hartu beharko duzu.
Konponketa garrantzitsuak badira eta aparatua zaharra delako gertatu bada matxura eta/edo ordezkatu behar bada, Alokabidera bidal dezakezu Zerbitzu Tekniko Ofizialaren txosten teknikoa, egindako konponketen eta/edo jabearen kontura aldatutako elementuaren ordainketa baloratzeko.
Gogoan hartu, ZT ofizialaren txosten teknikoa aurkezten ez baduzu ez ditugula izapidetuko konponketa-erreklamazioak.
Errentari gisa zuri dagokizu galdararen mantentzea (mantentze-kontratua eta derrigorrezko aldian behingo berrikuspenak);
Baldin eta zure etxebizitza Bizigune programakoa bada, kontsulta iezaguzu.
Zerbitzu tekniko ofizialaren txosten tekniko bat bidali behar badiguzu, ohiko edozein bitarteko erabili dezakezu: faxa, posta elektronikoa edo posta.
Gogoratu zure izena eta etxebizitzaren helbidea adieraztea beharrezkoa dela
Kondentsazioak
Neguan etxebizitzan irtendako hezetasun-orbanak direla eta gorabeherak izaten dira, baina ez dute erlazio zuzenik edukitzen kanpotik ura sartzearekin.
Horrelako patologiak agertzeko funtsezko oinarriak ezagutzea komeni zaizu, ahal den neurrian ekiditeko.
Ezbeharrak
Poliza indibidual bat kontratatu beharko duzu, zure tresnak etxebizitzan gerta daitezkeen ezbeharretatik estaltzeko. Nahiz duzun konpainiarekin kontratatzeko askatasuna duzu.
Berogailuaren kontsumoa
Alokairu-kontratuan betebehar hauek barne hartzen dira:
- Zuzenean ordaintzea zerbitzuen eta hornikuntzen kontratazioa.
- Erkidegoaren bitartez zeharka ordaintzea mantentzearen gastu orokorrak; gastu horien artean daude berokuntza-instalazioaren gastuak eta ACS ekoizpenarenak.
- Zure kontura izango dira, halaber, kontsumo partikularrak.
Berokuntzaren faktura kalkulatzeko erabili diren prezioak auzokideen batzarrean erabakitzen dira eta urtero egokitzen dira, prezioen gorabeheretara egokitzeko.
Eskainitako neurketekin ados ez bazaude, mantentze-enpresari zure kontagailua berrikusteko eska diezaiokezu, behar den bezala funtzionatzen duela baieztatzeko; gaizki funtzionatzen badu, zuk ordainduko dituzu berrikuspen horiek. Kontagailuan matxurarik badago, egin beharreko konponketak egingo ditugu, baita sor daitezkeen konpentsazio ekonomikoak ere.
ETXEBIZITZA BIZIGUNEREN PARKEKOA BADA, kontratua sinatzean adostutakoa beteko da, hornikuntzen altari dagokionez eta berokuntzaren kontsumoen ordainketari dagokionez, kasuan-kasuan instalazioaren arabera.
Buxadurak
Buxaduren arrazoi nagusietako bat tutueria zakarrontzia izango balitz bezala erabiltzea da. Kontuan hartu behar da saneamendu-sarera ez dela bota behar uretan disolba ezin den likidorik.
Hala ere, objektu hauek aurkitzen dira, besteak beste, egiten diren garbiketetan:
- Oihaltxo hezeak. Normalean, etiketan jartzen du zakarrontzira bota behar direla eta ez direla hustubideetara bota behar.
- Erreforma-lanen edo brikolaje-lanen garbiketa-hondakinak (obra-hondakinak, pinturak, hondarrak eta abar); sarea honda dezakete.
- Xaboiak eta gantzak. Hustubide-sareen barruan solidotzen dira eta tapoiak sortzen dituzte.
Instalazioaren erabilera eta mantentze arruntaren barruko gaiak direnez, gremio batekin harremanetan jarri beharko duzu (zure kontura), gorabehera konpontzeko. Txostenaren arabera, komunitatearen arazo batek eragiten badu buxadura, auzokideen erkidegoak ordainduko ditu eragindako bizilagunen tresnetan egindako kalteak.
Gorabehera teknikoak auzokideen erkidegoetan
Errentamenduak irauten duen denboran eraikinaren zona komunetan izaten diren gorabeherak edo gertaerak dira eta erabilera eta mantentze arruntaren alderdi komunitarioekin erlazionatuta daude. Batzuetan, auzokideen erkidegoak kudeatu beharreko konponbide tekniko partikularrak behar izaten dira.
Buxadurak
Zenbaitetan, solairu edo zona komun batean baino gehiagotan izaten dira buxadurak. Txostenaren arabera, komunitatearen arazo batek eragiten badu buxadura, auzokideen erkidegoak ordainduko ditu eragindako bizilagunen tresnetan izandako kalteak.
Elementu komunen erabilera eta kontserbazioa
Errentariaren betebeharra da eraikinak edo horien zatiak ondo erabiltzea, betiere elkarbizitzaren eta sen onaren oinarrizko arauak betez. Aipatutakoa kontuan hartuta, errentariak bere kontura egingo ditu elementu komunen konponketa arruntak, horiek erabiltzeagatik edo gaizki erabiltzeagatik egin beharrekoak: atariko ateak, igogailuen ateetako markak, bonbillak eta abar; baita mantendutako instalazioetan, doikuntzagatiko konponketa txikietan, pieza txikiak ordezkatzean eta abar ere.
Gorabehera teknikoak eraikinean.
Errentamenduak irauten duen denboran eraikinean izaten diren gorabeherak edo gertaerak dira eta eraikuntzaren alderdi orokorrekin erlazionatuta daude eta jabekideen erkidegoak kudeatu beharreko konponbide tekniko partikularrak behar dituzte.
Horrelakoetan, eraikinaren jabetzak kudeatuko du gorabeheren konponketa, gremioekin eta/edo mantentze-enpresekin batera; eta obra-bermeak erreklamatuko dira eta/edo eraikinaren aseguruari jakinaraziko zaio.
ETXEBIZITZA BIZIGUNEREN PARKEKOA BADA, eraikuntzan gertatzen diren kalteak jabetzari jakinaraziko zaizkio Alokabidetik, gorabeherak konpontzeko, eta modu horretara, etxebizitzak kontratuko baldintzak betetzen jarraitzeko.