Joan edukira

Kontratua sinatzeko urratsak

Etxebizitzaren pertsona esleipendunaren eta pertsona errentatzailearen artean (Bizigune, Asap, Eusko Jaurlaritza eta abar) kontratu bat nola sinatu behar den deskribatzen da atal honetan.

Bidali genizun jakinarazpenean adierazten zen moduan, etxebizitza baten esleipendun zara, eta jakinarazpen hartan adierazi genizun, halaber, nor zen pertsona edo erakunde errentatzailea. Oso garrantzitsua da lehen jakinarazpen hori arreta handiz irakurtzea, bertan adierazten baitzaizu norekin jarri behar duzun harremanetan, baita aurkeztu behar duzun dokumentazioa ere.

Jarraian, aukeratu esleitu zaizun etxebizitzaren pertsona edo erakunde errentatzailea, eta hainbat gairi buruzko informazioa eskuratuko duzu:

Jabea Alokabide da

Bidali dizugun gutun edo posta elektronikoan etxebizitzaren ezaugarrien eta errentamendu-kontratuaren baldintzen berri ematen dizugu.

Etxebizitzan interesatuta bazaude, jarraibideak bete eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu behar duzu.

Eskatutako dokumentazioa entregatu ondoren, zurekin harremanetan jarri ahal izango gara honako honen berri emateko:

  • Kontratua formalizatzeko kontuak
  • Errentaldian ordaindu beharreko hileko errentaren zenbatekoa eta ordaindu beharreko beste gastu batzuk (erkidegoa, tasak, etab.)
  • Kontratua formalizatzeko ordaindu behar den fidantza (kontratua sinatzen den egunean dagokion fidantzaren sarrera egin dela ziurtatu behar da).

Aitzitik, etxebizitza onartzen ez baduzu, etxebizitzari uko egiten zaiola adierazten duen dokumentu bat sinatu behar da eta Alokabideren bulegoetan aurkeztu ondoren. Etxebizitzari uko egiten bazaio, Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuari (Etxebide) jakinaraziko zaio, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 13.2 artikuluan jasotzen den bezala, baldin eta etxebizitzaren esleipendun batek esleitutako etxebizitzari uko egiten badio, garapen-araudian salbuetsitako arrazoiengatik ez bada, baja emango zaio erregistroan, eta ezin izango da berriz inskribatu uko egiten denetik urtebete igaro arte.

   

Gogoratu indarrean dagoen araudiak epe zehatz batzuk ezartzen dituela zure esleipena onartzeko edo uko egiteko; hau da, aurkitzen ez bazaitugu, dokumentazioa eskatutako epean aurkezten ez badiguzu edo kontratua sinatzeko aurkezten ez bazara, etxebizitzari berehala uko egitea da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu ondorengo telefonoan

944 044 708

Jabea Bizigune da

Bidali dizugun gutun edo posta elektronikoan etxebizitzaren ezaugarrien eta errentamendu-kontratuaren baldintzen berri ematen dizugu.

Etxebizitzan interesatuta bazaude, jarraibideak bete eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu behar duzu.

Eskatutako dokumentazioa entregatu ondoren, zurekin harremanetan jarri ahal izango gara honako honen berri emateko:

  • Kontratua formalizatzeko data eta ordua
  • Errentamendu-aldian ordaindu beharreko hileko errentaren zenbatekoa
  • Kontratua formalizatzeko ordaindu behar den fidantza (kontratua sinatzen den egunean dagokion fidantzaren sarrera egin dela ziurtatu behar da).

Aitzitik, etxebizitza onartzen ez baduzu, etxebizitzari uko egiten zaiola adierazten duen dokumentu bat sinatu behar da eta Alokabideren bulegoetan aurkeztu ondoren. Etxebizitzari uko egiten bazaio, Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuari (Etxebide) jakinaraziko zaio, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 13.2 artikuluan jasotzen den bezala, baldin eta etxebizitzaren esleipendun batek esleitutako etxebizitzari uko egiten badio, garapen-araudian salbuetsitako arrazoiengatik ez bada, baja emango zaio erregistroan, eta ezin izango da berriz inskribatu uko egiten denetik urtebete igaro arte.

   

Gogoratu indarrean dagoen araudiak epe zehatz batzuk ezartzen dituela zure esleipena onartzeko edo uko egiteko; hau da, aurkitzen ez bazaitugu, dokumentazioa eskatutako epean aurkezten ez badiguzu edo kontratua sinatzeko aurkezten ez bazara, etxebizitzari berehala uko egitea da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu ondorengo telefonoan

944 044 708

Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza baten esleipendun bazara, Etxebizitza Ordezkaritzak jakinarazpen bat bidaliko dizu. Bertan jakinaraziko dizute esleitu zaizun etxebizitza eta errentamendu-kontratua formalizatzeko eman beharreko urratsak.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Ordezkaritzan sinatuko da errentamendu-kontratua, eta Alokabide arduratuko da etxebizitzaren giltzak emateaz. Horretarako, aurretik hitzordua eskatu beharko da, bezeroaren arretarako 944 044 708 telefono-zenbakian.

Jabea ASAP da

ASAP programako etxebizitza baten esleipendun bazara, eta Alokabidek kudeatzen badu etxebizitza hori, zurekin harremanetan jarriko gara, kontratuaren baldintzak eta ordaindu beharreko errenta azaltzeko:

  • Onartzen baduzu, kontratua sinatuko duzue zuk, pertsona esleipendun gisa, eta etxebizitzaren jabe partikularrak. Programa honetan Alokabide bi aldeen arteko bitartekaria da.
  • Ez onartzea erabakitzen baldin baduzu, gurekin harremanetan jarri beharko zara horren berri emateko
Jabea Udala da

Udalaren jabetzakoa den eta Alokabidek kudeatzen duen etxebizitza baten esleipendun bazara, kontuan hartu udal bakoitzak, bere eskumenen barruan, gaitasuna duela berak zuzenean kudeatzeko esleipena, hortaz, Alokabiden edo kasuan-kasuan udalean bertan galdetzea da egokiena.

Alokabideri buruzko informazio gehiago