Joan edukira
Menu
Euskadi.eusen logotipoa

Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Durangoko Udalarekin 16 gizarte-laguntzako etxebizitza kudeatzeko

Argitalpen-data: 

Etxebizitza mobilizatzea sustatzeko urratsak egiten jarraitzen dugu, besteak beste etxebizitza horiek sartuz.

Atzo, urriaren 14an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen, Alokabideren bidez, Durangoko Udalarekin, 16 etxebizitza berritu eta alokairuan jartzeko.

Etxebizitza sailburuorde Miguel de los Toyos eta Durangoko alkate Mireia Elkoroiribek San Fauston kokatuta dauden etxebizitzetako bat bisitatu zuten ekitaldian zehar. Gaur egun, etxebizitza horiek birgaitze-prozesuan daude.

Akordio horren bidez sustatu egiten da Bizkaiko udalerri horretan etxebizitza eskatzen duten familientzako bizitoki-irtenbideen eskaintza, bereziki kolektibo zaurgarrienei eta gazteei begira.

Informazio gehiago Irekia-n.

Gure hitzarmenen sarea hedatzen jarraitzen dugu.

Gainera, irailaren 25ean Alokabidek lankidetza-akordio bat sinatu zuen Sopelako Udalarekin, udalerrian Bizigune eta Asap etxebizitza-programen kudeaketa indartu eta hobetzeko.

Lanean jarraitzen dugu Euskadin alokairu publikoaren eskaintza handitzeko.

Alokabideri buruzko informazio gehiago