2024
Kudeaketa Memoria
Alokabide
Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa da Alokabide, etxebizitzak gizartean betetzen duen eginkizuna garatzen duena, alokairurako politikaren bidez.
2024an, Alokabidek Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak ezarritako helburuekin duen konpromisoa berretsi du.
2024ko mugarri nagusiak
Etxebizitzarako prestazio ekonomikoa (EPE) kudeatzeko laguntza martxan jartzea eta 10.000 pertsona/familia onuraduni ordaintzea.
HAPPENING Europako proiektua amaitzea, Alokabide bazkide aktiboa izanik.
Alokairu babestuaren eskaintza areagotu da 16.600 etxebizitza baino gehiagora.
Gainera, Gaztelagun programa bultzatzen jarraitu da, eta ahalegin horri esker, 2024. urtea ixtean 7.904 eskaerak jaso dute laguntza.
Eginkizuna: zertarako gaude
Arrazoizko alokairuaren bitartez (errentamendua eta prestazioak) behar duten kolektiboen etxebizitza-beharrak asetzen direla bermatzeko zerbitzuak ematea; ildo horretatik, berrikuntzaren bidez bizigarritasun, bizikidetza, jasangarritasun eta digitalizazioaren baldintzak hobetzen dira eta Etxebizitzaren Gida Planeko helburuei erantzuten zaie.
Eginkizuna: norantz goaz
EAEn funtsezko eragile izatea etxebizitzaren politika publikoa garatu eta egikaritzeko. Etxebizitzaren Gida Plana betetzen lagunduko dugu, produktuen eta zerbitzuen zorro egokia egonkortu ondoren, Europa mailan erreferentzia bihurtzeko.
Balioak: nola egiten dugu lan
Etxebizitzaren Gida Planak jarduteko balio eta printzipio zehatzak definitzen ditu, eta Alokabidek bere egiten ditu.
Ikus jarduteko balio eta printzipioak| Jarduteko balio eta printzipioak. | ||
| PERTSONAK | ERAIKITAKO PARKEA | GOBERNANTZA |
|---|---|---|
| Pertsonak erreferente estrategiko gisa | Birgaitze integralaren kultura | Babestutako etxebizitzan inbertitzea |
| Alokairuaren kultura eta gizartearen bizimodu berriak | Kalitatea, berrikuntza eta jasangarritasuna | Zerbitzu publikoa eta lidergoa |
| Aniztasuna eta tolerantzia | Irisgarritasun unibertsala eta bizigarritasuna | Administrazioa sinplifikatu eta arintzea |
| Pobrezia energetikoaren aurkako borroka | Industrializazioa eta digitalizazioa | Gardentasuna, parte-hartzea eta etengabeko ebaluazioa |
| Finantzaketa nahikoa | Enpleguaren kalitatea eta lanbide-prestakuntza | Elkarlan publiko-pribatua |
| Fiskalitate mailakatua | Genero-ikuspegia | |
| Ingurumen kontzientziazioa | ||
Gure estrategia
Alokabiden gogoeta-ariketa bat egin genuen, eta horren azken emaitza esparru estrategikoa eguneratzea izan zen, 2022-2024 Plan Estrategikoaren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren 2021-2023 Etxebizitzaren Gida Planarekin eta 2021-2036 Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialarekin lotuta eta bat etorrita.
2024ko abenduan ardatz bakoitzaren betetze maila honako hau da.
Plan Estrategikoaren betetze-maila
Gizarte konpromisoak
Gure gizarte konpromisoak
Gure kanpo-ekintzak - Foro, azoka eta kongresuetako parte-hartzea
Oro har, honako hauetan parte hartu dugu:
- Etxebizitza politikei buruzko Nazioarteko Biltzarra.
- "Etxebizitza soziala eta eskuragarria, zuzeneko laguntzak eta etxebizitza-politikako beste tresna batzuk" moduluaren saioan parte hartu dugu.
- Lurralde-antolamenduko, hirigintzako eta etxebizitzako planetako bideragarritasun eta jasangarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko II. ikastaroa (Unibertsitatea).
- Etxebizitza Eskuratzeko Lantaldearen Laugarren Mahaian parte hartu dugu, Kanarietako Gobernuko Obra Publiko, Etxebizitza eta Mugikortasun Sailak gonbidatuta.
Gizarte-arloak honako hauetan parte hartu du:
- Agintzari eta Bidegintza erakundeeekin lankidetza-hitzarmenak sinatzea
- EIBARREN BIZI programa: biztanle migranteentzako Etxebizitza Publikorako sarbidea.
- MASTERCLASS: Gizarte Langintza Eskola eta Etxebizitza Publikoan MASTERRA (UPV/EHU).
- Bizitegi Bazterketa Larriaren aurkako II. EUSKAL ESTRATEGIA.
- V Inklusiorako Euskal Plana 2023-2026.
- Mahaia: inklusioaren ikuspegia eta inklusioari sektore artean aurre egitea Leioan.
- Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Kontseiluaren Etxebizitza Batzordea.
Arlo teknikoak honako hauetan parte hartu du:
- REBUILD berrikuntza-azoka, Madril.
- "Sektore publikoarentzako aukera digitalak" jardunaldia, Arartekoak diseinatua.
- "Eraikinen beroa eta hotza elektrifikatzea Euskadin" jardunaldia (Tecnalia).
- BASQUE TECH SUMMIT eraldaketa digitalerako biltzarra.
Sariak eta izendapenak: 2024
- Ortuellako "La estación 86" eraikina birgaitzea, Advanced Rehabitech Awards 2024 sariarekin saritua
- Aipamen berezia New European Bauhaus Euskadi (Ignite NEB 2024) ekitaldian.
- The Heat Pump Award saria, eraikinen energia-sistema deskarbonizatzeagatik.
- Bi accesit AVS sarietan, lehenengo "Alokabizi" birgaitze-proiektuagatik.
- REBUILD 2024: finalista "Eraikuntzako digitalizazio-proiektua edo apustu teknologikoa" kategorian.
Bezeroak
Bezeroen tipologia
Alokairuko etxebizitzen adjudikaziodunak

Alokairu babestuko etxebizitzen maizterrak

Alokairurako laguntzak eskatzen eta jasotzen dituzten gazteak: Gaztelagun programa
Etxebizitzak lagatzen dizkiegun erakunde eta instituzioak
Alokairu sozialerako etxebizitzak Bizigune eta ASAP programari lagatzen dizkioten jabeak

Etxebizitzak lagatzen dizkiguten finantza-erakundeak
Etxebizitzarako prestazio ekonomikoa (EPE) jasotzen dutenak


Udalak, Eusko Jaurlaritza eta beste erakunde batzuk, beren etxebizitzak kudeatzeko
Maizterren komunitateak

Eta, oro har, herritar guztiak
Arreta-kanalak
Hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu, arretaren kalitate gorena bermatzen dugu eta eskaintzen ditugun zerbitzuak dauzkagun bezero tipologia bakoitzaren beharrizanetara egokitzeko etengabe lan egiten dugu.
Telefono bidezko arreta-zerbitzua
Aurrez aurreko arretarako bulegoak
Zuzeneko arreta bezeroei, dokumentazioaren harrera eta izapidetzea, eta gremio, instituzio eta erakundeen deien kudeaketa.
29.966 KUDEAKETA
Telefono mugikorretara bidalitako SMS mezuak
Abisu eta erantzun zehatz, bizkor eta zuzenak.
SMS, hitzorduak gogorarazteko
SMS masibo, informazio kanpainen barruan
banakako SMS, kudeaketa puntualen ondorioz
Telefono bidezko arreta-zerbitzua
Aurrez aurreko arretarako bulegoak
Zuzeneko arreta bezeroei, dokumentazioaren harrera eta izapidetzea, eta gremio, instituzio eta erakundeen deien kudeaketa.
29.966 KUDEAKETA
Telefono mugikorretara bidalitako SMS mezuak
Abisu eta erantzun zehatz, bizkor eta zuzenak.
SMS, hitzorduak gogorarazteko
SMS masibo, informazio kanpainen barruan
anakako SMS, kudeaketa puntualen ondorioz
Webgunea
Gure webguneak gure bezero, hornitzaileen eta edozein herritar edo erakunderen eskura jartzen du guri buruz jakin behar duten informazio guztia.
www.alokabide.euskadi.eus
Harremanetarako web-inprimakia
Posta elektroniko korporatiboak
Chatbota
Bizigune programaren laguntzaile birtuala.
Webgunea
Gure webguneak gure bezero, hornitzaileen eta edozein herritar edo erakunderen eskura jartzen du guri buruz jakin behar duten informazio guztia.
www.alokabide.euskadi.eus
Harremanetarako web-inprimakiao
Posta elektroniko korporatiboak
Chatbota
Bizigune programaren laguntzaile birtuala.
Bezeroen esperientziaren neurketa
Etengabeko egiaztapena.
Telefono bidezko arreta-zerbitzuko bezeroen esperientziaren balorazioa erantzundako deiei dagokienez.
4,8/5
4,5/5
Lurraldeko harrera-zerbitzuaren balorazioa.
4,8/5
4,8/5
4,8/5
Pertsonak
Giza taldea
Berrikuntza
Ikuspegi hirukoitza
Jasangarria: Etxebizitza malguak, osasungarriak, erosoak eta naturalizatuak.
Digitala: Alokairu sozial digitalizatuko babestutako etxebizitza-parkea.
Soziala: Etxebizitza, etxe berritzaile, jasangarri eta gizarte-balioen sortzaile gisa ulertuta.
Gure jarduera
Proiektu teknikoak, birgaitzea eta higiezinen aktiboak
Proiektu teknikoak eta birgaitze
Ortuellako eraikin baten birgaitze integrala amaituta
| Sustatzaile pribatuak | VISESA | |
|---|---|---|
| Proiektuak | 4 | 13 |
| Etxebizitzak | 122 | 1.149 |
Eraikinak kontserbatzea, mantentzea eta hobetzea
Eraikinen mantentze-lanak:
ZUZENTZAILEA
1.479
PREBENTIBOA
425
1.904
GUZTIRA
3.091.957,26 €
ZUZENTZAILEAK
1.346.237,58 €
PREBENTIBOAK
1.552.550,14 €
HOBEKUNTZAK
193.169,54 €
Etxebizitzen kontserbazioa eta mantentze-lanak
Mantentze-lanak
Komunitateen kudeaketa
Alokabideren, Eusko Jaurlaritzaren eta beste erakunde batzuen jabetzako parkeetakoak diren eta Alokabidek kudeatzen dituen etxebizitzak, garajeak eta trastelekuak hauek dira:
Etxebizitzen mobilizazioa
Etxebizitzen mobilizazioa: Bizigune programa
Etxebizitza hutsak (publikoak eta pribatuak) mobilizatzearen alde egiten jarraitzen dugu, alokairu publikoko parkea handitzeko neurritzat, behar duten pertsona guztiek etxebizitza duina izateko duten eskubidea bermatzeko.
GOZAMEN-ESKUBIDERAKO
EPEMUGA DUTEN JABEEN KONTRATUAK
GOZAMEN-ESKUBIDERAKO
ETXEBIZITZEN
ASAP Programa
Alokabiden ASAP bitartekaritza-programaren eragile laguntzaile ere bagara.
ASAP PROGRAMAKO
Etxebizitzak sartzeko hitzarmenak eta lankidetza-hitzarmenak
Alokabidek udalen eta beste erakunde publiko eta/edo finantzario batzuen esku jartzen ditu hainbat tresna, hala nola hitzarmenak eta akordioak, udalerrietako etxebizitzen mobilizazioa bultzatzeko eta eskatzaileek informazio guztia eskura izan dezaten laguntzeko; horrela, haien izen-emateak bultzatzen dira.
Gizarte-laguntzako errentamendua
Adjudikazioak
2024an Etxebideko zerrendako pertsonei adjudikatu zaizkie etxebizitzak.
Lagapenak
Kolektibo bereziki zaurgarrientzat, ezinbestekoa da laguntza integrala ematea bizitegi-baliabideen lagapenari dagokionez. Alokabidek lagapen horietan parte hartu du honako hauekin:
Berreskurapenen kudeaketa
Maizterren egonkortasuna xedetzat hartuta eta zorroztasuna bermatuta baliabide publikoen kudeaketan.
Birkokapenak
2024an honakko birkokapen eskaerak kudeatu ditugu:
Laguntza eta esku-hartze sozialal
Gizarte-laguntza funtsezkoa da gizarteratzea, sustraitzea, komunitate-kohesioa eta egoiliarren bizi-kalitatea hobetzea sustatzeko.
Bizikidetza sustatzea
Hainbat neurriren esparrua, espazio komunen erabilera egokia sustatzeko, komunitatean betebeharrak betetzeko eta harreman positiboak izateko, egoiliar guztien eskubideak errespetatuz.
Bizikidetza sustatzea
Esku-hartze komunitarioa
Iraungipenak eta berrikuntzak
Etxebizitza alokatzeko laguntzak
Gaztelagun programa
Programa horrek eskaera handia izaten jarraitzen du emantzipatu ahal izateko laguntza ekonomikoa behar duten Euskadiko gazteen aldetik.
Etxebizitzarako prestazio osagarria (EPE)
Etxebizitzarako prestazio ekonomikoa kudeatzeko laguntza martxan jartzea eta 10.000 pertsona/familia onuraduni ordaintzea.


Barneko laguntza-zerbitzua
Ekonomiko-finantzarioa
- Baliabide ekonomiko-finantzarioen erabilera eta errendimendua.
- Aurrekontuen, dirulaguntzen, auditorien edo fakturazioaren kudeaketa.
Kontratazioa
Antolakuntza
- Prozesuen eta barneko dokumentazio-kudeaketaren etengabeko hobekuntza.
- ISO 9001 (Kalitatea) eta ISO 14001 (Ingurumena) ziurtagiriak berritzea.
Zerbitzu Orokorrak
Lagileen artean jasangarritasuna, mugikortasuna, segurtasuna eta ongizatea sustatzen aurrera eginez.
Informazio-sistemak
- Integrazio-prozesua Bateran (EJIE).
- Ebolutiboen ezarpena.
- Eraikinak kudeatzeko sistema berria.
- Gure ERPren migrazioa eta eguneratzea.
- Informazio-sistemen mantentze-lanak.
- Alokabideren webgunearen eguneraketa.
Laguntza juridikoa
- Etxebizitzaren funtzio sozialeko zeregina
- Jarduera judiziala eta haren helburuak
- Gizartean dugun inpaktua
Etxebizitza eskubidea izango den etorkizuna eraikitzen jarraitzen dugu, gizarte-kohesioa eta komunitatearen ongizatea indartuz.


