Baldintzak
Laguntza jasotzeko baldintza batzuk bete behar dituzu. Hemen irakurri ditzakezu edo nahi izanez gero gure testa egin.
Gogora ezazu eskaera egitean, baldintza horiek dagokion dokumentazioarekin justifikatu behar dituzula.
Baldintza orokorrak
18 eta 35 urte bitartean izan behar dituzu.
Euskal Autonomia Erkidegoan 6 hilabetez etenaldirik gabe egoitza izatea.
Ezin zaitezke etxebizitzaren jabea izan, horretaz ezin duzula gozatu egiaztatzeko aukera duzunean izan ezik (banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik edo bestelakoengatik).
Etxebizitza-errentamendu, berrakura edo logela-errentamendu kontratu baten titularra izan behar duzu.
Etxebizitzak laguntza eskatzen duten pertsonen ohiko bizilekua izan behar du.
Ezin duzu izan familia-harremanik etxebizitza alokatzen duen, etxebizitza berrakuratzen duen edo logela alokatzen duen pertsonarekin (hirugarren mailara arte), ezta haren familia-unitatearekin ere.
Errenta banku-transferentziaren, Bizum, ordainketa elektroniko... bitartez ordaindu behar duzu.
Indarreko hileko errenta
Etxebizitzaren hasierako hileko errenta ez da 900 eurotik gorakoa izango Bilbon, Donostian eta Gasteizen; ez da 800 eurotik gorakoa izango Bilbo eta Donostiako eremu funtzionaletan eta 10.000 biztanletik gorako udalerrietan; eta ez da 750 eurotik gorakoa izango gainerako udalerrietan.
Etxebizitza-arloko sailburu eskudunaren aginduz bizitegi-merkatu tentsionatuko eremutzat jotako udalerrietan, mugak prezioaren % 95ean handitu ahal izango dira etxebizitzaren udalerriari dagokion alokairu-merkatuaren estatistikaren (EMAL) arabera.
Diru kopuruak urtero eguneratu daitezke Hiri Errendamenduaren Legeari buruzko azaroaren 29ko 29/1994 18. artikuluaren arabera.
Baldintza ekonomikoak
Banaka eskatuz gero
Banaka eskatzen baduzu: urteko diru-sarrerak 30.000 eurotik beherakoak (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkien batuketa) eta 3.000 eurotik gorakoak.
Familia-unitate modura
Familia-unitate gisa eskatzen baduzu: urteko diru-sarrerak 36.764 eurotik beherakoak (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkien batuketa) eta 3.000 eurotik gorakoak.*
Familia ugaria
Familia ugarien kasuan: urteko diru-sarrerak 39.184 eurotik beherakoak (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkien batuketa) eta 3.000 eurotik gorakoak.
* Gogoratu familia-unitateetan, adin nagusiko kide guztiek baldintzak bete behar dituzuela.
Bateraezintasuna
Kontuan hartu beharko duzu alokairurako laguntza honako hauekin bateraezina dela:
Babes ofizialeko etxebizitza batean (adibidez, Alokabide, Bilboko Udal Etxebizitzak, Donostiako Etxegintza edo bestelako administrazioenak) errentaria izatea.
Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) edo bestelako gizarteratze-errenten hartzailea izatea.
EPO, EPE bezalako prestazioak, udal-laguntzak edo beste administrazio eta erakunde batzuenak jasotzea alokairuaren gastuetarako.
Gizarte-larrialdiko laguntzen (GLL) hartzailea izatea, alokairuaren gastuekin zerikusia badute.


