Euskadi.eusen sartu image

Menu
 

Dokumentazioa

GARRANTZITSUA: Ez da beharrezkoa dokumentu guztiak lortzea.

Eskabidea osatzean, baimena eman dezakezu Alokabidek edo Eusko Jaurlaritzak orrialde honetan aipatutako 2. multzoko dokumentuak eskura ditzaten.

Dokumentuen formatua: PDF artxiboak edo, adibidez, argazkiak edo irudiak izan daitezke.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Derrigorrez aurkeztu beharreko dokumentazioa

Alokairuan bizi zarela egiaztatzeko

Errentamendu-kontratuaren kopia

Ez baduzu izena eman Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroan gutxienez honako datu hauek izan beharko ditu: kontratugilea nor den, errentan hartutako finkaren identifikazioa, hitzartutako iraupena eta hasierako errenta.

Inskripzio-ziurtagiriaren edo fidantza gordailutu izanaren frogagiriaren kopia, baldin eta errentamendu-kontratua inskribatuta badago.

Errenta banku bidez ordaintzen duzula egiaztatzeko

Errentaren azken ordainketaren egiaztagiria (hilekoa)

Laguntza jasoko zenukeen kontu-zenbakiari alta emateko eta erregistratzeko

Hirugarrenen altaren (PDF, 282KB) dokumentua, osatua eta sinatua

Alokabidek/Eusko Jaurlaritzak lortu ahal duen dokumentazioa

Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez 6 hilabetez jarraian erroldatuta egon zarela egiaztatzeko

Egon zaren etxebizitzan edo etxebizitzen errolda-ziurtagiria(k)

Alokairuko etxebizitza zure ohiko bizileku iraunkorra dela egiaztatzeko

Etxebizitza horretako errolda-ziurtagiria

Eskatzaile gisa etxebizitza baten titularra ez zarela egiaztatzeko

Jabetza Erregistroen Indizeen Zerbitzuak emandako ziurtagiria

Etxebizitza baten titularra bazara eta ezin baduzu hori erabili Aginduan ezarritakoa betez, beharrezko dokumentuekin egiaztatzeko eskatuko dizugu.

Diru-sarreren mugak betetzen dituzula egiaztatzeko

Diru-sarreren egiaztagiriak

Errenta-aitorpena egin baduzu:

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena.
  • Kotizazio gabeko prestazioen ziurtagiria (horiek izatekotan).

Errenta-aitorpena egin ez baduzu:

  • Lan-bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak emandakoa.
  • 10T ziurtagiria (PFEZren atxikipenaren ziurtagiri ofiziala).
  • Ikerketarako beka edo laguntzen egiaztagiria, horiek jasotzekotan.
Laguntza eskatzen duzuenen identitatea egiaztatzeko eta soilik eskabidea paperean aurkezten baduzue

Familia-liburua, familia-unitatea bada

Familia ugariaren egiaztagiria, familia ugaria bada

NANaren, AIZren edo baliokidearen fotokopia

Erantzukizunpeko
adierazpena

Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez honako hau egiaztatzen da: eskaera egiten den unean pertsona edo familia-unitate interesdunak, bere erantzukizunpean, ezarritako baldintzak betetzen dituela, hori egiaztatzen duen dokumentazioa duela, eskatzen zaionean Administrazioaren esku jarriko duela, eta aurreko betebeharrak betetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen duela, aitorpen edo ariketa horri dagokion aldian.

GARRANTZITSUA: Ez da beharrezkoa erantzukizunpeko adierazpenaren dokumentuak prestatzea. Eskabide eredua betetzean, paragrafo bakoitza klikatu/onartu beharko duzu.

Bateragarritasun
adierazpena

GARRANTZITSUA: Ez da beharrezkoa bateragarritasun adierazpenaren dokumentuak prestatzea. Eskabide eredua betetzean, paragrafo bakoitza klikatu/onartu beharko duzu.

close overlay

Jar zaitez gurekin harremanetan

Tel. 945 569 020

Ordutegia: 8:30etik 18:00etara

Gaztelagunekin harremanetan jartzea

Gure bulego eta ordutegiak

Aurki gaitzazu

Euskadi, auzolana