alokabizi:
Gizarte-alokairuko etxebizitza babestuaren eredu berri jasangarri, inklusibo eta digitalagorako esparru estrategikoa.
Proiektu honek gizarte-alokairuko etxebizitza babestuaren zerumuga 2050ean kokatzen du, Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legearekin, Eusko Jaurlaritzaren Zientzia eta Teknologia Planarekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatuta.
Sustatzailea
Baterako finantzatzaileak
Antolatzailea
Ikuspegi hirukoitza: ingurumen-jasangarritasuna, digitalizazioa eta gizarte-inklusioa
alokabizi jasangarria
Etxebizitza malguak, osasungarriak, erosoak eta naturalizatuak honako ezaugarri hauekin:
parkearen deskarbonizazioa
diseinu eta sistema sendoak, eraikitzeko, aritzeko eta mantentzeko kostua egokia izan dadin
bizi-zikloa eta industrializazioa
teknologia egokia eta erabiltzailearekin lerrokatua
alokabizi digitala
Gizarte-alokairuko etxebizitza babestu parke digitalizatua, honako hauek egin ahal izateko:
eraikinen bizi-zikloa eraginkortasunez kudeatzea
arrisku-egoerak prebenitzea eta zuzentzea
datu pertsonalen segurtasuna eta pribatutasuna
kudeaketa-prozesuak automatizatzea
datuak denbora errealean lortzea
Etxebizitza: etxe berritzailea, jasangarria eta gizarte-balioa sortzen duena, eta honorako hauek sustatzen dituena:
Pertsonak, erdigunean
Alokabizik pertsonak jartzen ditu erdigunean, prozesu osoaren hasiera eta amaiera dira.
Proiektu hau pertsonekin lerrokatutako ekimen bat da, etxebizitza horietan bakoitzak bere txoko kutuna sor, susta eta eralda dezan, bizitza-proiektua gizarte- eta ingurumen-ingurunean garatzeko.
aloKPI: gizarte-alokairuko etxebizitza babestuaren trantsizioa eredu berri batera
Europako Batzordearen Level(s) adierazleen Europako esparruarekin bat etorriz, aloKPI informazio-adierazleen sistema bat da, jasangarritasuna hobetzeko eta eskaria bideratzeko etxebizitzaren parke publikoko eraikin hobeetara.
Baterako ikuspegia eskaintzen du, eraikitako parkea eta horren eraginak ebaluatzeko, ingurumen-eraginak ardatz hartuta eta alderdi sozialak eta digitalak pixkanaka sartuta ere bai.
* Tresna honek erakusten dituen datuak ez dira errealak, eta ez datoz bat Alokabideren parkearen errealitatearekin, ezta erabiltzaileetako batekin ere.
Tresna nabarmenak edo arrakasta-kasuak
plan zero plana