Alokabidek InntroLAB izeneko berrikuntza-proiektuan honetan hartzen du parte. InntroLAB soluzio berriak ikertzeko laborategi bat da; hain zuzen ere, pertsonek beren etxeetan kozinatzeko behar duten autonomiari lagundu eta babestuko duten soluzioak ikertzekoa.
Indukzio-plaka baten prototipoa da, INNTRO izenekoa, kozinatu ezin duten edo kozinatzeko arazoak dituzten pertsonei modu intuitiboan aritzeko aukera ematen diena. Sukalde horrek jatorrizko indukzioaren funtzio guztiak ditu, eta gainera, funtzio osagarriak gehitzen ditu zailtasunen bat duten pertsonek (ikusmen-arazoak…) kozinatzeko aukera izan dezaten.
Proiektu hori gure Alokabizi esparruan garatutako ekimenen parte zen, eta ACEDErekin, Etxeko Klusterrarekin, lankidetzan jarraitzeko asmoz, duela gutxi beste urratz bat eman dugu plaka eredu hori Alokabideren hornitzaileen esparru-akordioan sartuta. Horrela, indukzio plaka hori instalatu ahal izango litzateke, kudeatzen ditugun etxebizitzetako batean beharra sortuko balitz.
Informazio gehiago: sukalde irisgarria



