Joan edukira
Euskadi.eus-ren webgunean sartu

'BIKIA, BIKI DIGITALA' proiektua AURRERA! aldizkariko azalean

Argitalpen-data: 

Ale berriak etxebizitzen energia-efizientzia hobetzea ahalbidetzen duen Alokabideren ekimen arrakastatsuari buruzko erreportaje zabala argitaratu du

 BIKIA, BIKI DIGITALA proiektua AURRERA aldizkariko azalean

Aurrera! aldizkaria Eusko Jaurlaritzaren argitalpena da, eta helburu du Euskal Autonomia Erkidegoko sail edo erakunde autonomoek garatutako teknologia berriak eta proiektuak ezagutaraztea.

Aldizkari horretan egungo ekimen eta gaiei buruzko informazioa ematen da, publikoarentzat edo langileentzat interesgarriak izan daitezkeen proiektuak eta aurrerapen teknologikoak ezagutarazteko.

Ale horretan, aldizkariak Bikia – Biki Digitala proiektuari buruzko erreportaje zabala egin du; izan ere, proiektu horri esker, alokairu sozialeko parke publikoa digitalizatu eta sentsorizatu ahal da, etxebizitza babestuko eredu jasangarri, inklusibo eta digitalagoa lortze aldera.

Ekimena Alokabizi esparru estrategikoan integratuta dago, eta helburu du Eusko Jaurlaritzak Euskadi klimatikoki neutro eta berdeagoa lortzeko dituen ekimenak praktikan jartzea, aro digitalera egokituz. Informazio gehiago: hemen

Alokabideri buruzko informazio gehiago